26_09

Santu Guztien Oroipena

Zemendiaren Lehena
I. BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

ZORIONTASUNAK 

Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko bait dute Jainkoa
.

Edo

Hau da poza, / hau poz handia,
ederra bait da / zuen saria
.


Dohatsu / biotz barnez / pobreak:
Haiena bait da / zeruetako /
erreinua.

Dohatsu / otzan eta / eztiak:
Agindutako / lurraz bait dira /
jabetuko.

Dohatsu / negarretan / direnak:
Gozotasuna / izango dute /
Jaunagandik.

Dohatsu / zuzen-gose / direnak:
Oien goseak / bere asea /
izango du.

Dohatsu / errukior / direnak:
Ziur bait dute / lortuko aiek /
errukia.

Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
Haiek bait dute / Jaun zerukoa /
ikusiko.

Dohatsu / bakezale / direnak:
Beren izena / izango dute /
Jainko-seme.

Dohatsu / zapalduak / direnak:
Haiena bait da / zeruetako /
erreinua.

Alaitu / eta poztu / zaitezte:
Ederra bait da / zuen saria /
zeruetan.


Salmoak

1 Ant. Betiko argiak egingo die argi zure santuei, Jauna, menderen mendetan, alleluia.

112 Salmoa

Jaunaren morroiak, goretsi eizue, 
    Jaunaren izena goretsi eizue.
    Jaunaren izena
    bedeinkatua izan bedi,
    orain eta gizaldiz gizaldi.
    Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
    goretsia izan bedi Jaunaren izena.

Jauna garai dago herri guztien aldean,
    Haren ospea ortziaren ganean.
    Nor da Jauna,
    gure Jainkoa, hainakorik?
    Goian jesarrita dago;
    eta begia jaitsiten dau
    zeru eta lurreraino.

Jasoten dau dohakabea hautsetatik,
    ataraten behartsua sats artetik;
    jesarriazo daian nagusiekin,
    bere herriaren nagusiekin.
    Agor zana biziazoten dau etxean,
    seme-alaben ama eginik pozetan. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Betiko argiak egingo die argi zure santuei, Jauna, menderen mendetan, alleluia.

 
2 Ant. Jerusalem, Jainkoaren herri: poztuko zara zure seme-alabengan; guztiak izango dira-ta bedeinkatuak eta Jaunagan alkartuak, alleluia.

147 Salmoa

Jerusalen, ospatu eizu Jauna,
      Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
      Zure ateen sarrailak
      indartu ditu-ta,
—  zure seme-alabak zure barruan
—  bedeinkatu ditu.
      Zure mugetan bakea ezarri du-ta,
—  gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,
—  eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
      Emoten dau edurra artulea lez,
—  zabaltzen dau antzigarra
—  hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera
—  jaurtitzen dau bere izotza:
—  Nork jasan daike haren hotza?
      Bialtzen dau bere hitza,
—  eta harekin urtu egiten dira,
—  bere haizeari eraginez
—  urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—  bere erabagi eta aginduak Israeli.
      Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—  bere aginduak
—  ez deutsoz agertu beste inori.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jerusalem, Jainkoaren herri: poztuko zara zure seme-alabengan; guztiak izango dira-ta bedeinkatuak eta Jaunagan alkartuak, alleluia.

 

3 Ant. Kantu barri bat kantari ziharduen santuek Jainkoaren eta Bildotsaren aulki-aurrean, eta hareen ahotsaren oihartzunak bete egiten eban lurra, alleluia.

 Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Kantu barri bat kantari ziharduen santuek Jainkoaren eta Bildotsaren aulki-aurrean, eta hareen ahotsaren oihartzunak bete egiten eban lurra, alleluia.

 

Jainkoaren hitza

Eb 12, 22-24

      Zuek, Sion-mendira hurreratu zaree, Jainko biziaren herrira, zeruko Jerusalemera, milaka ta milaka aingeruren batzarrera, zeruetan idatzirik dagozan lehen seme-alaben batzarrera, guztien epaile dan Jainkoagana, euren helburua lortutako zintzoen espirituetara, itun barri baten bitarteko dan Jesusengana, eta Abelenak baino indartsuago oihu egiten dauan garbikuntza-odolera.
 

Galderantzuna 

V/. Poztu beitez zintzoak eta alaitu, * Jainkoaren aurrean.
R/. Poztu beitez zintzoak eta alaitu, * Jainkoaren aurrean.

V/. Asetu beitez pozetan.
R/. Jainkoaren aurrean. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu beitez zintzoak eta alaitu, * Jainkoaren aurrean. 


Magn. ant.
Apostolu ospetsuek, profeta agurgarriek, martiri zuriz jantziek, danek goresten zaitue; eta santu ta aukeratu guztiek, ahots eta bihotz batez, goratzen zaitue Zu, Hirutasun santu, Jainko bakar Hori.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Apostolu ospetsuek, profeta agurgarriek, martiri zuriz jantziek, danek goresten zaitue; eta santu ta aukeratu guztiek, ahots eta bihotz batez, goratzen zaitue Zu, Hirutasun santu, Jainko bakar Hori.

 

Eskariak

      Santuen koroia dan Jainkoari pozez egin deiogun otoitz:

Santuen otoitzez sabau gaizuz, Jauna.

      —Jainko guztiz jakintsu, Jesu Kristoren bidez Apostoluak oinarri hartuta eregi dozu Eleizea: * gorde eizuz kristauak Apostoluen irakatsietan.

         —Martiriei, odol-isurtzeraino autormen egiteko indarra emon zeutsen Jauna, * egizuz kristauak, zure Semearen autorle eta lekuko zintzo.

         —Birjia santuak, Kristo garbiaren antzeko egin dituzun Jauna, * egizu zeruko ondasunen ezaugarri lez hartu daigula guztiok Zuri eskeinitako garbitasuna.

         —Santuetan Zeu agertzen zara eta zeure aurpegia ta hitza azaltzen dozuz: * jakinazo eiezu kristauei, Zugandik hurrago dirala santuen antzeko izanez.

         —Emon hildakoei, Maria Birjinarekin, San Joserekin eta santu guztiekin beti bizi izatea: * eta honeen bitartez iguzu zeruan guztiok bat egin daigula.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko ahalguztidun betikoa, Santu guztien aintza ta irabaziak egun beratan ospatzea emoten deuskuzu; horrenbeste laguntzaile doguzan ezkero, emoiguzu oparo, eskatzen deutsugun errukia ta parkamena. Zure Seme  Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...