Otsailaren 2
I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
JESUS, MUNDUKO ARGIA
Jesus, munduko Argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko Bizia.
Jesus, Jainko Gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.
Gure bihotz-barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
Argi Jainkoz betia.
Etxeetan, herrietan
izan denen Nausia,
guztiok zure baitan
dezagun poz bizia.
1 Ant. Gurasoek
Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari aurkezteko.
112
Salmoa
Jaunaren
morroiak, goretsi eizue,
Jaunaren izena goretsi eizue.
Jaunaren izena
bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Jauna
garai dago herri guztien aldean,
Haren ospea ortziaren ganean.
Nor da Jauna,
gure Jainkoa, hainakorik?
Goian jesarrita dago;
eta begia jaitsiten dau
zeru eta lurreraino.
Jasoten
dau dohakabea hautsetatik,
ataraten behartsua sats artetik;
jesarriazo daian nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.
Agor zana biziazoten dau etxean,
seme-alaben ama eginik pozetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gurasoek
Jerusalemera eroan eben Jesus, Jaunari aurkezteko.
2 Ant. Apaindu
eizu, Sion, zure bizilekua, Mesias erregea hartzeko.
147 Salmoa
Jerusalem,
ospatu eizu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak
—indartu
ditu-ta,
—zure
seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu
ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau
lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
zabaltzen dau antzigarra
hautsa lez.
Ogi-apurraren
antzera
—jaurtitzen dau
bere izotza:
—Nork jasan
daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
—eta harekin
urtu egiten dira,
—bere haizeari
eraginez
—urak isurika
doaz.
Iragarri
deutso bere hitza Jakobi,
—bere erabagi
eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere aginduak
—ez deutsoz
agertu beste inori.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Apaindu
eizu, Sion, zure bizilekua, Mesias erregea hartzeko.
3 Ant. Zorionekoa
zu, Simeon, besoetan Kristo Jauna hartu dozu-ta, bere herriaren Salbatzailea.
Kantika:
Flp 2,6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta
gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaineko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guztiak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoa
zu, Simeon, besoetan Kristo Jauna hartu dozu-ta, bere herriaren Salbatzailea.
Jainkoaren hitza
1 Kor 15, 9-10
Kristok,
munduan sartzerakoan, hauxe dino: Oparirik eta eskeintzarik ez zendun nahi
izan, baina gorputza emon zeustan Niri; erre-oparirik eta pekatuentzakorik ez jatzun
atsegin. Orduan, Nitaz Liburuan idatzita dagoana esan neban Nik: Hona hemen Ni,
Jainko, zure nahia egiteko.
Galderantzuna
V/. Ezagutuazo dau Jaunak, * Beragandiko garaipena.
R/. Ezagutuazo dau Jaunak, * Beragandiko garaipena.
V/. Herri guztien aurrean ipini dauana.
R/. Beragandiko garaipena.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Ezagutuazo dau Jaunak, *
Beragandiko garaipena.
Magn. ant. Zaharrak besoetan eroian seina; baina
seina eban zaharrak gidari. Birjinak umea izan eban, eta ondoren ere birjina gelditu
zan; izan eban Semea bera gurtu eban.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Paulo
apostolu santu, egiaren zabaltzaile eta jentilen irakasle; izan zakiguz aldeko,
zu aukeratu zaituan Jainkoaren aurrean.
Eskariak
Gurtu daigun gure Salbatzailea, gaurko egunez jauretxean aurkeztua, eta eskatu
deiogun:
Ikusi daiela,
Jauna, gure begiek zure salbamena.
—Herrialdeak argitzeko argi-zuzi zaran Kristo, * argitu eizuz, ezagutzen ez
zaituen guztiak, egiazko Jainkoa sinistu daien.
—Zure herri Israelen aintza zaran gure
Salbatzailea, * goratu eizu zure Eleizea herrialde guztietan.
—Jesus, herri guztiek irrikatua, Simeon
zintzoaren begiek Zeugan ikusi eben eta ezagutu guztion salbazinoa, * erakarri
eizuz gizon-emakume guztiak zure salbazinora.
—Jauna, jauretxean aurkeztua izan zinanean,
oinaze-ezpata agindu jakon Maria gure amari: * sendotu eizuz, zure zerbitzuagaitik
erasotuak.
—Kristo, santuen zoriona, Simeonek hil-aurretik
ikusia, berak nahi bezala: * agertu zakiez, hil-eta gero Zu ikusi gabe dagozan
guztiei.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa, zure Seme bakarra, geurea lango giza-izatez jantzirik, aurkeztua
izan zan Jerusalemgo jauretxean; egizu, geu ere bihotzez garbi aurkeztuak izan
gaitezala zure aurrean. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.