Lorailaren 31
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
AGUR, AMA,
ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, hitzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
1
Ant. Maria
Zakariasenean sartu zan eta Isabeli agur egin eutson. (Alleluia).
Sal 121
Ha bai poza
nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri
lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez
Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien
eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Maria
Zakariasenean sartu zan eta Isabeli agur egin eutson. (Alleluia).
2
Ant. Zure agurra nire belarrietara heldu orduko, seinak
jauzi egin deust pozez sabelean. (Alleluia).
126 Salmoa
Etxea Jaunak
ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure
agurra nire belarrietara heldu orduko, seinak jauzi egin deust pozez sabelean.
(Alleluia).
3
Ant. Bedeinkatua
zu, emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. (Alleluia).
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Bedeinkatua
zu, emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua. (Alleluia).
Jainkoaren hitza
1 Pe 5, 5b-7
Izan zaiteze apalak guztiok alkarrekin, Jainkoak harroei gogor egiten
deutse-ta; apalei, barriz, bere grazia emoten. Makurtu zaiteze Jainkoaren esku
indartsuaren azpian, Berak jaso zaizen bere sasoian. Laga Haren gain zuen kezka
guztiak, Bera da-ta zuen ardurea dauana.
Galderantzuna
V/.
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
R/.
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
V/.
Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
R/.
Jauna zurekin.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
Pazkoaldian
V/.
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, Jauna zurekin. * Alleluia, alleluia.
R/.
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, Jauna zurekin. * Alleluia, alleluia.
V/.
Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, Jauna zurekin. * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Dohatsu deituko nabe gizaldi
guztiek, Jainkoak mirabe honen ezereztasuna ikusi dau-ta. (Alleluia).
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dohatsu deituko nabe gizaldi guztiek, Jainkoak mirabe honen
ezereztasuna ikusi dau-ta. (Alleluia).
Eskariak
Goretsi daigun Jainkoa, Aita ahalguztiduna; eta
Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraltzea nahi izan dau-ta, egin
deiogun otoitz, esanez:
Graziaz
beteak egin bei otoitz gure alde.
—Maria gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna, nahigabetuei alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa eta bakea ugari.
—Zure Eleiza bihotz bat eta arima bat izan daitela maitasunean, * eta zure
fededunek iraun daiela bat eginik otoitzean, Maria Jesusen amarekin.
—Maria errukizko Ama egin dozun Jauna, * izan daigula haren laguntza arriskuetan aurkitzen garanean.
—Mariari Jesusen eta Joseren etxean ama izateko eginkizuna eman zenion Jauna, *
egizu, ama guztiak, Arek lagunduta, beren etxeetan maitasuna eta santutasuna
geitzen aalegin daitezela.
—Mariari erregina-koroia emon zeutsan Jauna, * egizu gure hildakoak beti izan daitezala zoriontsu zeruan santu guztien artean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko ahalguztidun betikoa, Isabelengana
joateko gogoa biztu zenduan Maria Birjina
dohatsuaren bihotzean, zure Semea bere sabelean eukala; egizu, Espirituaren
deiari jarraitu deiogula, geuk ere Mariagaz batera Zure miragarriak goraldu daiguzan
beti. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.