26_09

0629_Pedro eta Paulo, apostoluak

Bagilaren 29

I. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

R/.   Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok, 
                   zaindu Jainko-herria
                   fedean eta batasunean.

Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.

Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.

 
Salmoak

1 Ant. Zu, Mesias zara, Jainko biziaren Semea. Zorionekoa zu, Simon, Jonas        en semea!

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
   goraldu eizue, herri guztiak.
    Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
    eta beti-betiko dago Haren leialtasuna. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Agertu zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena.

 

2 Ant. Zu Harria zara; eta harri horren ganean eregiko dot Nik nire Eleizea.

147 Salmoa

Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
    Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
    Zure ateen sarrailak
—indartu ditu-ta,
—zure seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu ditu.
    Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,
    eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
    Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
    zabaltzen dau antzigarra
    hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera
—jaurtitzen dau bere izotza:
—Nork jasan daike haren hotza?
    Bialtzen dau bere hitza,
—eta harekin urtu egiten dira,
—bere haizeari eraginez
—urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—bere erabagi eta aginduak Israeli.
    Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere aginduak
—ez deutsoz agertu beste inori.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Zu Harria zara; eta harri horren ganean eregiko dot Nik nire Eleizea.

 

3 Ant. Paulo apostolu santua, mundu guztian egia zabaltzeko aukeratu zaitu Jaunak.

         Kantika Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Paulo apostolu santua, mundu guztian egia zabaltzeko aukeratu zaitu Jaunak. 

 

Jainkoaren hitza

Erm 1, 1-2.7

        Paulo, Jesu Kristoren zerbitzaria, apostolu izateko deitua, Jainkoaren Ebanjeliorako bereiztua; Ebanjelio hori Liburu Santuetan Profeten ahoz aginduta egoan; grazia, ba, eta bakea zuei, Jainko gure Aitagandik eta Jesu Kristo gure Jaunagandik Erroman zagozen Jainkoaren maite guztioi, bere herri santuko izatera deituoi.
 

Galderantzuna 

V/. Apostoluek bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.
R/. Apostoluek bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.

V/. Eta kementsu emoten eben Jesus Jaunaren biztuerearen autormena.
R/. Iragarten eben Jainkoaren hitza. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Apostoluek bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.


Magn. ant.
Kristoren apostolu bi honeek, bizi ziranean, alkar maite eben, eta heriotzeak ere ez ebazan banandu.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristoren apostolu bi honeek, bizi ziranean, alkar maite eben, eta heriotzeak ere ez ebazan banandu.

 

Eskariak

      Dei egin deiogun uste osoz Kristori, Apostoluak eta Profetak oinarritzat hartuz, bere Eleizea eregi ebanari, esanez:

Lagundu, Jauna, zure herriari.

      —Simon arrantzaleari giza-arrantzale izateko egin zeutsan dei: * aukeratu eizuz beti langileak, gizaki guztiak salbau daitezan.

        —Itsas-hasarreari agindu egin zeutsan, ikasleen ontzia ondoratu ez eiten: * atara eizu zure Eleizea nahaste guztietatik, eta emoiozu indarra Erromako Aitari.

        —Biztuera ondoren, sakabanaturik egoan zure apostoluen taldea Pedroren ingurura batu zenduan: * Artzain ona zaran Horrek, batu eizu zure herri guztia artegi baten.

        —Jentilei barri ona zabaltzera bialdu zenduan Paulo apostolua: * egizu, izaki guztiek entzun daiela salbazino-hitza.

        —Zeruko giltzak zure Eleizearen eskuetan jarri dituzu: * zabaldu eiezuz, zeruko ateak, euren bizitzan zure errukian itxaron ebenei.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Pedro eta Paulo apostolu dohatsuen otoitzek lagundu deiguela; eta zure graziaren lehen-dohaiak Eleizeari euren bidez emon zeutsozanez, eurek jadetsi deiguezala orain, salbatzeko behar ditugun laguntzak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...