26_09

12-3_Xabierko Frantzisko santua

Gabonilaren 3

BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

BURU ZERA, KRISTO

Buru zera, Kristo, / artzainen Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.

Zure Espirituaz / krisma ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian. 

Artzain zuen eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek hura
berena zuten. 

Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
 


Salmoak

1 Ant. Ebanjelioaren zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz.

14 Salmoa

Jauna, nor dagoke zure txabolan?
      Nor bizi daiteke
      zure mendi santuan? 

      Akatsik barik eta zintzo dabilana,
      bere artean egia dinoana;
      mihinez inor bezten ez dauana,
      hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
      auzokoa lotsagarri izten ez dauana;

gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
      Jainko-bildur dana
      ospatzen dauana;
      bere kaltetan zin eginik ere
      aldatzen ez dana,
      dirua irabazitan emoten ez dauana,
      erru bakoaren aurka
      eskupekorik hartzen ez dauana.

Honeek egiten dituana,
      ez da kolokatuko sekulan.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Ebanjelioaren zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz. 

 
2 Ant. Guztia Ebanjelioagaitik egiten dot, barri on horretan neuk ere parte izan daidan.

111 Salmoa

Dohatsu, Jaunaren bildur dan gizona,
      Haren aginduak oso maite dituana.
      Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
      zintzoen ondorengoa onetsia.

Haren etxean onak eta ondasunak,
      beti iraungo dau haren zabaltasunak.
      Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
      onbera da, errukitsua ta zuzena.

Zorionekoa, errukitu eta emon
      egiten dauan gizona,
      bere gauzak
      zuzen atontzen dituana.
      Ez da koloka ibiliko behin ere,
      haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,
      bizkor dau bihotza
      Jaunagan itxaroten.
      Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
      bere etsaiak lotsaz ikusi arte.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
      beti irautekoa da
      haren esku-zabala,
      ospez jagiko da haren ahalmena.

Hau ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
      haginen karraskaz agortuko,
      gaiztoen guraria ez da jazoko.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Guztia Ebanjelioagaitik egiten dot, barri on horretan neuk ere parte izan daidan.

 

3 Ant. Niri grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean aldarrikatzea.

           Kantika:   Apk 15, 3-4

Jauna, Jainko ahalguztiduna,
         Handiak eta harrigarriak dira
      Zuk eginak!
      Atzerrien errege,
      zuzenak eta egiazkoak
      zure bideak!

Nor ez da izango zure bildur, Jauna?
      Nork ez dau goretsiko zure izena?
      Zeu baino ez zara-ta santua!
      Atzerriak etorri eta zure aurrean
      ahuspeztuko dira,
      zure erabagiak zuzenak
      agertu dira-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Niri grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean aldarrikatzea.
 

Jainkoaren hitza

Ef 4, 11-13

      Senideok: Nire odola isurtzeko zorian nago ni; nireak laster egingo dau. Burruka ona egin dot, ibilaldia amaitu dot, gorde dot sinismena. Orain prestaturik dago niretzat zuzentasunaren koroia; Jaunak, epaile zuzenak, egun haretan emongo deustana; eta niri ez-eze, baita Haren etorrerea maite daben guztiei ere.

 

Galderantzuna 

V/. Neretzat, bizi izatea Kristo da; * eta hiltea, irabazia.
R/. Neretzat, bizi izatea Kristo da; * eta hiltea, irabazia.

V/. Haren mirariak herri guztietan.
R/. Eta hiltea, irabazia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Neretzat, bizi izatea Kristo da; * eta hiltea, irabazia.


Magn. ant.
Eskerrak Zuri, Aita, zure Seme Jesu Kristoren bitartez, Bera da-ta gure salbazinoa, bizia eta biztuerea; Berak salbau gaitu eta askatu.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskerrak Zuri, Aita, zure Seme Jesu Kristoren bitartez, Bera da-ta gure salbazinoa, bizia eta biztuerea; Berak salbau gaitu eta askatu.

 

Eskariak

      Harrigarria agertzen jaku Jainkoa bere santuetan. Egin deiogun otoitz San Frantziskoren eguna pozez ospatzean, eta esan deiogun:

Entzun, Jauna, gure eskariak.

      —San Frantziskori zure aita-errukiaren zentzua hain biziki ezarri zeutsan Jainkoa, * emoiguzu guri ere Zugan sendo sinistea beti eta Zugan itxarotea seme-alaba lez.

         —San Frantziskori zure Semearen Ebanjelioa zabaltzeko halako garra emon zeutsan Jainkoa, * emoiguzu guri ere apostolutza-grina bera.

         —San Frantziskori herriak eskolatzeko eroanpen neurribakoa emon zeutsan Jainkoa, * egin gaizuz zure hitzaren iragarle zintzoak.

         —Herrialde eta maila guztietako gizakiei zure Semearen apostoluen bitartez egiaren bidea zabaldu zeutsen Jainkoa, * egizu, danek ezagutu zaiezala Zu, egiazko Jainkoa, eta Jesu Kristo, Zuk bialdu zenduana.

         —Zure Semeak gizadi osoarentzat bere odola emotea nahi izan zendun Jainkoa, * hartu eizuz Zurekin bihotz onez, hildako gure senide guztiak.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jainko Jauna, Xabierko Frantzisko abade santuaren hitzaldiez, herrialde asko ekarri zenduzan Zeugana; egizu, sinismena zabaltzeko gogo biziak sutu daizala fededunen bihotzak, eta Eleizea seme-alaba barriak izateaz poztu daitela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...