Urriaren 11
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
AMA ZERA TA BIRJINA
Ama zera ta Birjina,
Jesusen Ama Maria;
agur Zuri, agur ta erdi,
sortzetik garbi-garbia.
Egilearen alaba,
ama zaitu Egileak:
zure sabela izan du
sorleku Jainko-Semeak.
Espiritu Santuaren
egitez sortu zenduan:
geroztik dago gurekin
Jainko-Semea munduan.
Jesus sortzean, Harekin
gu ere sortu gintuzun:
ama zaitugu; Jesusek
gurutzetik esan zigun.
Zaitzagun mundu beltzean
gure begientzat izar;
zaitzagun mundu gaiztoan
gure bihotzentzat indar.
Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Seme Jainkoari,
aintza, biokin batean,
Espiritu Santuari. Amen.
1 Ant. Hasieran,
gizaldiak baino lehenagotik sortu ninduan ni, eta inoiz ere ez dot amairik
izango.
Sal 121
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hasieran,
gizaldiak baino lehenagotik sortu ninduan ni, eta inoiz ere ez dot amairik
izango.
2 Ant. Uri
santuan emon deust atseden, eta Jerusalemen dago nire agintaritza.
126 Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik
jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Uri
santuan emon deust atseden, eta Jerusalemen dago nire agintaritza.
3 Ant. Izen
handiko herrian bota dodaz sustraiak, Jaunaren ondarean, Haren lurrean.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Izen
handiko herrian bota dodaz sustraiak, Jaunaren ondarean, Haren lurrean.
Jainkoaren hitza
St 5, 16b-18
Nik,
Joanek, zeru barri bat eta lur barri bat ikusi nebazan; lehengo zerua eta lehengo
lurra joanak ziran; eta itsasorik ere ez egoan. Uri santua ikusi neban
—Jerusalem barria—, bere senargaiarentzat apaindutako andragaia lez, zerutik
Jainkoagandik jatsiten.
Galderantzuna
V/. Hona
hemen, Jainkoaren txabolea gizakien artean; * euren artean bizi izango da Jainkoa.
R/. Hona
hemen, Jainkoaren txabolea gizakien artean; * euren artean bizi izango da Jainkoa.
V/. Hareik
bere herri izango ditu.
R/. Euren
artean bizi izango da Jainkoa.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Hona
hemen, Jainkoaren txabolea gizakien artean; * euren artean bizi izango da Jainkoa.
Magn. ant. Maria Birjina donea,
zeu zara parkamenaren iturburua; zeu zara graziaren eta maitasun ederraren ama;
zeu munduaren itxaropena eta zeruko erregina: entzun zure seme-alabon deia.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Maria Birjina donea,
zeu zara parkamenaren iturburua; zeu zara graziaren eta maitasun ederraren ama;
zeu munduaren itxaropena eta zeruko erregina: entzun zure seme-alabon deia.
Eskariak
Goretsi daigun Jainkoa, Aita ahalguztiduna, eta
Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraldu eiela gura izan dau-ta, egin
deiogun otoitz, esanez:
Egin bei
otoitz gure alde graziaz beteak.
—Maria errukizko Ama egin dozun Jauna, * izan daikegula Haren laguntza,
arriskuetan aurkitzen garanean.
—Mariari Jesusen eta Joseren etxean ama
izateko eginkizuna emon zeutsan Jauna, * egizu, ama guztiak, Harek
lagunduta, euren etxeetan maitasuna eta santutasuna gehitzen ahalegindu daitezala.
—Maria kurutze-ondoan kemenez, eta
Semearen biztueran pozez bete zenduan Jauna, * nahigabe eta nekepean bizi
diranak poztu eizuz eta bete itxaropenez.
—Maria zure hitzarentzat esaneko eta zure
mirabe zintzo egin zenduan Jauna, * Ha bitarteko dogula, egin gaizuz zure zerbitzari
zintzo eta ikasle on.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, zure Seme maitearen Ama Begoñakoa deiturapean erregutzen dauan gure
herriaren ama eta zaindari egin dozu; egizu, haren babespean bizi izan eta
poztu gaitezala bake iraunkorrean. Zure Seme
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.