Epailaren 19
I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
Kristo berbiztuaren ⁄⁄
Espiritu-baitan,
zer familia dugun osatzen Elizan!
Esker onezko kantuz /
dezaiogun ekin,
Zuk emanikan dugu, / bizia gurekin;
Zuk diozu lurrari / errotik eragin,
Zuk diguzu mundua / bihurtu atsegin.
Denok gabiltza, Jauna, / lanean
pozturik,
senitarte zintzoan / ongi elkarturik;
ez dezagun jadanik / sesio-biderik
Kristo-baitan berpiztu / geranez geroztik.
Lurralde hontan, Jauna, / izan
gaitezen gu
herri berria eta / erresuma santu,
berritu den munduko / apaiz ta testigu,
gizonentzako zure / argi distiratsu.
1 Ant. Jakobek
Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona
(Alleluia).
112 Salmoa
Jaunaren
morroiak, goretsi eizue,
Jaunaren izena goretsi eizue.
Jaunaren izena
bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Jauna garai
dago herri guztien aldean,
Haren ospea ortziaren ganean.
Nor da Jauna,
gure Jainkoa, hainakorik?
Goian jesarrita dago;
eta begia jaitsiten dau
zeru eta lurreraino.
Jasoten dau
dohakabea hautsetatik,
ataraten behartsua sats artetik;
jesarriazo daian nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.
Agor zana biziazoten dau etxean,
seme-alaben ama eginik pozetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jakobek
Jose sortu eban, Mariaren senarra, eta Mariagandik jaio zan Jesus, Kristo deritxona
(Alleluia).
2 Ant. Gabriel
aingerua bialdu eban Jainkoak birjina batengana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko
berbea emonda egoan birjina, eta Maria eban izena (Alleluia).
125 Salmoa
Goretsi eizu
Jauna, nire barrua,
goretsiko dot Jauna bizi nazan
artean,
eresi egingo deutsat Jainkoari
banazan artean.
Itxaropenik ez
jarri nagusiengan,
salbazinorik ez dakarren
gizakiagan.
Arnasa galtzean hauts bihurtuko da,
orduan suntsituko dira
haren asmoak.
Bai dohatsu,
Jakob-en Jainkoa lagun dauana,
uste ona Jaunagan,
bere Jainkoagan, ipini dauana.
Bera da, zerua ta lurra,
itsasoa ta han dagozan guztiak
egin dauzana.
Leiala da
betiren beti,
emoten deutse, eskubidea zapalduei,
ogia, gose diranei.
Atxilotuak
Jaunak askatzen dauz,
itsuen begiak Jaunak argitzen dauz.
Konkor dagozanak
Jaunak zutunduazoten dauz,
zintzoak Jaunak maitatzen dauz.
Arrotzak
Jaunak dauz zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege izango
da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion,
menderen mendeetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gabriel
aingerua bialdu eban Jainkoak birjina batengana; Dabiden etxeko Josegaz ezkontzeko
berbea emonda egoan birjina, eta Maria eban izena (Alleluia).
3 Ant. Jesusen
ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino
lehen, umedun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez (Alleluia).
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusen
ama Maria, Josegaz ezkontzeko berbea emonda egoala, alkarregaz bizi izan baino
lehen, umedun aurkitu zan Espiritu Santuaren egitez (Alleluia).
Jainkoaren hitza
Kol 3, 23-24
Egiten
dozuena, egin gogoz, Jaunarentzat balitz lez eta ez gizakientzat; jakinik, Jainkoagandik
hartuko dozuela saria, hau da, ondarea. Izan zaiteze Kristo Jaunaren zerbitzari.
Galderantzuna
V/. Zintzoa lilia lez * erneko da.
R/. Zintzoa lilia lez * erneko da.
V/. Eta atergabe loratuko da Jaunaren aurrean.
R/. Erneko da.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zintzoa lilia lez * erneko da.
Magn. ant. Hauxe da morroi zintzo eta zentzunduna,
nagusiak bere morroien buru ipini dauana (Alleluia).
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hauxe
da morroi zintzo eta zentzunduna, nagusiak bere morroien buru ipini dauana
(Alleluia).
Eskariak
Jaunagandik dator aita-izate guztia zeru-lurretan; eskatu deiogun, esanez:
Zeruetan zaran
gure Aita, entzun gaizuz.
—Aita guztiz santu, betirik ezkutuan egoan Kristoren misterioa, Jose Santuari
azaldu zeutsana, * iguzu, Jainko eta gizon dan zure Semea hobeto ezagutu daigula.
—Zeruko Aita, eguratseko hegaztiak
bazkatzen eta soloko bedarrak jazten dozuzana, * emon gizon-emakume guztiei,
eguneroko eta zeruetako ogia.
—Guztien egile izanik, zure egitekoa geure
eskuetan itzi dozun Jainko Horrek, * emon langile guztiei, euren lanaren
ondorioa gozatzea.
—Zuzentasun guztiaren Jainko, guztiok
zuzenak izatea nahi dozu; * egizu, Jose dohatsua lagun, gauza guztietan zure
gogoko izan gaitezala.
—Jainko Aita, zure Semearen bitartez,
Beraren ama Maria eta Jose dohatsuaren bitartez, * emon zure errukia hil-zorian
dagozanei eta hildakoei.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztiduna, gizadi barriaren hasieran, Kristo Salbatzailearen zaintzaile
leial egin zenduan Jose santua; egizu, honen otoitzez, Eleizeak ere leial
zaindu daiala Jesu Kristoren salbazino-misterioa, eta bere betera eroan. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.