Garagarrilaren 23
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
EMAKUME JATORRAK
Emakume
jatorrak
Jauna du itxaropen,
Jauna bere kemen.
Ez du lurrean senarrik,
ez eta beste gauzarik;
itxaropena bakarrik.
Barrunbea du esitzen,
eta gordean ipintzen;
Jainkoak du maite-mintzen.
Bere eraztuna maiteki,
opaldu dio Jaunari,
zin hitza ere eskaini.
Jaunarenean du etxe,
argia du beti gorde;
Kristo etorri-zai erne.
Pobreak ditu mahaikide,
txiroak bere senide,
denentzako da pozbide.
Zabalik dauka bihotza,
hildakoentzat oroitza,
bizien alde bizitza.
On egitea gogoko,
dena zuen bestentzako,
bere penak beretzako.
On bihurtu du bidea,
otoitz-giro nahigabea,
uste on bakardadea.
Aintzaz zuen Jaunak jantzi,
emaztetzat ederretsi,
birjina zuhur izaki.
Salmoak
1
Ant. Zure
mirabeak jauzika dauka bihotza, Jauna, zure salbazinoaz.
121
Salmoa
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Zure
mirabeak jauzika dauka bihotza, Jauna, zure salbazinoaz.
2
Ant. Oinarri
sendoa harkatx-ganean; hala, emakume santuaren bihotza Jainkoaren legean.
126
Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Oinarri
sendoa harkatx-ganean; hala, emakume santuaren bihotza Jainkoaren legean.
3
Ant. Jainkoak
sendotu zaitu, eta bedeinkatua izango zara beti eta beti.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant.
Jainkoak
sendotu zaitu, eta bedeinkatua izango zara beti eta beti.
Jainkoaren hitza
Erm
8, 28-30
Badakigu, gauza guztiek onerako
diharduela, Jainkoa maite dabenentzat, Haren erabagiz deituentzat. Izan be,
Jainkoak aurrez ezagutu ebazanak, aukeratu be egin ebazan, bere Semearen
irudiko izan eitezan; Hau senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez
aukeratu ebazanak, deitu ere egin ebazan; deituei, barriz, bere zuzentasuna
emon eutsen; eta zuzen-eginak, aintzaz bete ebazan.
Galderantzuna
V/. Bera
izan eban nahiago Jaunak, * eta aukeratu egin eban.
R/. Bera
izan eban nahiago Jaunak, * eta aukeratu egin eban.
V/. Zoaz
nere senideetara eta esaiezu.
R/. Eta
aukeratu egin eban.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Bera
izan eban nahiago Jaunak, * eta aukeratu egin eban.
Magn. ant. Gauza guztiak laga eta Nigaz etorri
zareenok ehun-halako jasoko dozue, eta betiko bizi izango.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gauza guztiak laga eta Nigaz etorri zareenok ehun-halako
jasoko dozue, eta betiko bizi izango.
Eskariak
Emakume santuen bitartez eskatu deiogun Jaunari Eleizearen alde, esanez:
Izan
gogoan, Jauna, zure Eleizea.
—Gorputzaren
heriotza espirituaren indarrez garaitu eben martirien bitartez, * emoiozu zure
Eleizeari tentaldietan bizkor izatea.
—Ezkontzan
zintzo bizi izan ziran emakumeen bitartez; * emoiozu zure Eleizeari
apostolutza-lanen frutu ugaria.
—Euren
bakartadea otoitzean eta egintza onetan eroan eben emakume alargunen bitartez,
* egizu zure Eleizea zure maitasunaren sakamentu.
—Euren
seme-alabak mundu honetarako eta zerurako ere sortu ebezan ama guztien
bitartez, * emoiozu bizi-indarra zure Eleizeari, gizaki guztiak salbamenerako
sortu daizan.
—Zeruan
zure aurpegia ikustea jadetsi daben emakume guztien bitartez, * emoiozu Eleizeari,
hildako bere seme-alaba guztiek Zeu ikustea zeruan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, zeruko misterioak agertu zenizkion Brijida lekaime santuari, zure
Semearen nekaldia gogoan zerabilkiela; iguzu, poztu gaitezela zure
serbitzariok, zure aintza ikusteaz.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.