Urriaren 15
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
ZERGATIK IRAUN
Zergatik iraun, / zertarako,
argia zaintzen / gau osoan?
Zergatik bizi / gerorako
esperantzaren / esperoan?
Birjinok, zer da / gau luzean
zaduzkatena / itzarturik?
Zer sari ukan / uste duzue / azkenean?
Eztaietara
/ Jaunak deituak,
haiek benetan /
zoriontsuak.
Zuen begiok / hodei arteko
argi txintari / begira;
eta Jainkoa / zuen gogoa
ase-betetzen / ari da.
Eztaietara
/ Jaunak deituak,
haiek benetan /
zoriontsuak.
Bitxi balios / baten trukean
utzi duzue / guztia;
opari-gisa / dago zerura
zuen eskuen / grazia.
Eztaietara
/ Jaunak deituak,
haiek benetan /
zoriontsuak.
Birjina alaiok: / zuek zerate
Jainko-herria-/ ren poza,
zuen eskaintzan / gertatzen bait da
emazte garbi / Eliza.
Eztaietara
/ Jaunak deituak,
haiek benetan /
zoriontsuak.
Zuen maitasun / sutsua bide,
badugu argi / ederrik:
gure bihotzok / beude Jaunari
osorik eta / bakarrik.
1
Ant. Jerusalemgo alabak, esaiozue nire maiteari, gaixo nagoala
maite-minez.
Sal
121
Ha bai poza
nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri
lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez
Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien
eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jerusalemgo
alabak, esaiozue nire maiteari, gaixo nagoala maite-minez.
2
Ant. Nire
maitea neurea da, eta ni berea; lili artean larratzen dau artaldea.
126
Salmoa
Etxea Jaunak
ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire
maitea neurea da, eta ni berea; lili artean larratzen dau artaldea.
3
Ant. Sendo dago nire arimea; Kristo dot oinarri.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sendo
dago nire arimea; Kristo dot oinarri.
Jainkoaren
hitza
Ga
4, 4-7
Goitik
datorren jakituria lehenengo garbia da, eta ganera baketsua, eratsua, apala,
errukiz eta egintza onez betea, alderdikeria eta zurikeriarik bakoa. Bake-zaleek
bakea ereiten dabe, eta bakeak zuzentasuna dakar ondorio.
Galderantzuna
V/. Batzarraren
erdian * edegi eban ahoa.
R/. Batzarraren
erdian * edegi eban ahoa.
V/. Eta
Jaunak jakituriaz eta zuhurtasunez bete eban.
R/. Edegi
eban ahoa.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Batzarraren
erdian * edegi eban ahoa.
Magn. ant. Nire legea
beteten dauana eta halan irakasten, handia izango da zeruetako erreinuan.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire legea
beteten dauana eta halan irakasten, handia izango da zeruetako erreinuan.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, zeruetako erreinuagaitik hartzen
dan birjintasuna goratu ebana, eta eskatu deiogun:
Jesus, birjinen errege, entzun gaizuz.
—Kristo, senar maitale bakar, Eleiza
garbia eta errubakoa aukeratu dozu zure emaztetzat; * egizu, zure Eleizeak
iraun daiala beti erru barik eta santu.
—Kristo, neskatila zintzoek argiontziekaz
bidera urten eutsuen; * ez laga amaitzen leialtasun-orioa, Zuri eskenitakoen
argiontzietan.
—Jauna, birjina dan Eleizeak Zuganako
leialtasun osoa eta garbia zaindu dau; * emoiezu kristau guztiei sinismen
osoa eta garbia.
—Jauna, zure herria poztu egiten da Avilako
Teresaren jaiaz; * egizu, haren bitartekotzaz ere poztu daitela beti.
—Neskatila zintzoak eztegu-mahaian hartu zenduzan;
* hartu eizuz hildako guztiak zeruko mahaian.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure Espirituaren bidez argitu
zenduan Avilako Teresa birjina santua Eleizeari santutasun betearen bidea erakusteko;
egizu, gure bizitzaren gidari izan daitezala haren irakatsiak, eta biztu gugan egiazko
santutasunaren gogoa. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.