26_09

0325_Jaunaren Gizakundea

Epailaren 25

I. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

AGUR, JAINKOAREN AMA

Agur, Jainkoaren
Ama maite ederra 
zeruko atea,
itsasoko izarra.

Gabrielen ahoz
Ave» pozgarria;
geroztik zaitugu
zu «Eva» berria.

Eva-ren izena
aldatua duzu,
eta Jaunarekin
baketu gaituzu.

Pekatu-kateak
hautsi, arren, guri,
gaitzak kendu eta
grazia isuri.

Erakus ezazu
ama zaitugula;
Semeak zugatik
entzun dezaigula.

Birjina ta ama
denen gain eztia:
Emaiguzu bihotz
apal ta garbia.

Jesus bedi gure
bizi ta bidea,
azken-poza dadin
Hura ikustea.

Aintza Aitari ta
aintza Semeari,
aintza bera bien
Espirituari. Amen.

 
Salmoak

1 Ant. Kimu barri bat sortuko da Jeseren zuhaitz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da. (Alleluia).

112 Salmoa

Jaunaren morroiak, goretsi eizue, 
    Jaunaren izena goretsi eizue.
    Jaunaren izena
    bedeinkatua izan bedi,
    orain eta gizaldiz gizaldi.
    Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
    goretsia izan bedi Jaunaren izena.

Jauna garai dago herri guztien aldean,
    Haren ospea ortziaren ganean.
    Nor da Jauna,
    gure Jainkoa, hainakorik?
    Goian jesarrita dago;
    eta begia jaitsiten dau
    zeru eta lurreraino.

Jasoten dau dohakabea hautsetatik,
    ataraten behartsua sats artetik;
    jesarriazo daian nagusiekin,
    bere herriaren nagusiekin.
    Agor zana biziazoten dau etxean,
    seme-alaben ama eginik pozetan. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Kimu barri bat sortuko da Jeseren zuhaitz-ondotik, muskil barri bat loratuko haren zanetik. Haren ganean Jaunaren Espiritua lekutuko da. (Alleluia).

 

2 Ant. Jaunak bere aita Dabiden errege-aulkia emongo deutso, eta errege izango da beti. (Alleluia).

147  Salmoa

Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
    Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
    Zure ateen sarrailak
—indartu ditu-ta,
—zure seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu ditu.
    Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,
    eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
    Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
    zabaltzen dau antzigarra
    hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera
—jaurtitzen dau bere izotza:
—Nork jasan daike haren hotza?
    Bialtzen dau bere hitza,
—eta harekin urtu egiten dira,
—bere haizeari eraginez
—urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—bere erabagi eta aginduak Israeli.
    Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere aginduak
—ez deutsoz agertu beste inori.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jaunak bere aita Dabiden errege-aulkia emongo deutso, eta errege izango da beti. (Alleluia).
 

3 Ant. Aitak betidanik sortua dauan Jainkoaren Hitza, bereaz hustu egin zan, gaur geugaitik gizon eginez. (Alleluia).

Kantika: Flp 2,6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
    bereko izanik,
    ez eutson gogor eutsi
    Jainkoarekin bardin izateari;
    bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
    morroi-izaera hartuz,
    eta beste edozein lez azalduz. 

Eta gizon lez agerturik,
    apaldu egin eban bere burua,
    menpeko eginez heriotzaraino,
    kurutzeko heriotzaraino. 

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
    eta izen guztien gaineko izena
    emon eutson,
    Jesusen izenera
    belaun guztiak makurtu daitezan,
    zeruan, lurrean eta lurpean,
    eta mihin guztik autortu daian:
    Jesu Kristo Jauna da,
    Aita Jainkoaren aintzarako. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant.  Aitak betidanik sortua dauan Jainkoaren Hitza, bereaz hustu egin zan, gaur geugaitik gizon eginez. (Alleluia).

 

Jainkoaren hitza

Kol 3, 23-24

      Hasieratik zana, geuk entzun doguna, eta geure begiz ikusi doguna, guk begiratu genduana, eta geure eskuek ikutu ebena, hau da, biziaren Hitza, autortzen deutsuegu eta iragarten —agertu egin zan-eta bizia, eta guk ikusi egin dogu bizi hori; Aitagan zan eta geuri azaldu jakun—.

 

Galderantzuna 

Garizuman

V/.  Sortu da Jeseren kimu barria, * urten dau Jakoben izarrak.
R/.  Sortu da Jeseren kimu barria, * urten dau Jakoben izarrak.

V/.  Birjinak Salbatzailea sortu dau.
R/.  Urten dau Jakoben izarrak. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Sortu da Jeseren kimu barria, * urten dau Jakoben izarrak.


Pazkoaldian

V/.  Sortu da Jeseren kimu barria, urten dau Jakoben izarrak. * Alleluia, alleluia.
R/.  Sortu da Jeseren kimu barria, urten dau Jakoben izarrak. * Alleluia, alleluia.

V/.  Birjinak Salbatzailea sortu dau.
R/.  Urten dau Jakoben izarrak. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Sortu da Jeseren kimu barria, urten dau Jakoben izarrak. * Alleluia, alleluia.



Magn. ant.
Espiritu Santua jatsiko da zugana, Maria, eta Goi-goikoaren indarrak bere gerizpean hartuko zaitu (Alleluia).

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Espiritu Santua jatsiko da zugana, Maria, eta Goi-goikoaren indarrak bere gerizpean hartuko zaitu (Alleluia).

 

Eskariak

      Egin deiogun otoitz uste osoz Aita betikoari, gaur gure salbamena Mariari iragarri eutson-eta aingeruaren bitartez, eta esan deiogun:

Emoiguzu ugari, Jauna, zure grazia.

      —Maria Birjina aukeratu zenduan zure Semearen ama izateko: * erruki zakiez erospenaren zain dagozanei.

         —Gabrielen ahoz Mariari bakea eta poza iragarri zeutsazan: * emon munduari osasunaren poza eta egiazko bakea.

         —Maria zure mirabearen baietzaz eta Espiritu Santuaren eraginez, zure Hitza gure bizilagun egin zenduan: * prestau eizuz gure bihotzak, Kristo hartu daigun Maria Birjinak hartu eban eran.

         —Apalak onez eta behartsuak ondasunez beteten dozuz, Jauna: * lur-joei emon indar, beharrean dagozanei luzatu eskua, eta lagundu hil-zorian dagozanei.

         —Jauna, Zuk guztia daikezu eta Zeuk baino ez dozuz egiten mirariak: * salbau gaizuz gu, hilak biztuko dozuzan egunean.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Jauna, zure Hitza Maria Birjinaren Sabelean gizon egitea nahi izan zendun; egizu, gure Salbatzailea Jainko eta gizon dala autortzen dogunok, Haren antzeko izan gaitezala jainkotasunean. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...