26_09

Kurutze Santuaren Goralpena

Irailaren 14

I. BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea
 

HOR JAUNAREN EZAUGARRI

Hor Jaunaren ezaugarri,
hor gurutzea dirdaidun
bizia denak, hor hillik,
bizi berri eman zigun.

Guk egin-hobenen ziztak
bihotza zion agertu,
hoben hauek garbitzeko
ur-odola isuri du.

Errege-jantzi gorriaz
ederturiko zuhaitza,
gorputz santu hau hartzeko
zuhaitz guztietan hauta.

Dohatsu zu, besoetan
bait duzu gure Bizia;
infernuari diozu
kendu bere dun saria.

Gurutze, zu poz bakarra,
Pasio-aldi honetan,
gehitu zintzoen grazia
gaitza kendu gaiztoengan.

 

Salmoak

1 Ant. Kurutzean hil zana biztu egin zan hilen artetik, eta ber-erosi egin gaitu, alleluia.

146 Salmoa

146 Salmoa

Goretsi eizue Jauna,
     ona da-ta gure Jainkoari eresi egitea,
     gozoa, Hari dagokion gorespena emotea.

Jerusalem Jaunak eraikitzen dau,
     Israeldik banatuak batzen ditu.
     Bihotz-urratuak Berak osatzen,
     eta hareen zauriak lotzen.

Izarrak bat-banaka ditu zenbatzen,
     bakotxa bere izenez izendatzen.
     Handi da gure Jainkoa, indarrez indartsu,
     Harek dakienak neurririk ez dau.
     Jaunak umilak altxatzen ditu,
     gaiztoak lurrera jaurtitzen ditu.

Kantatu eiozue eskerrak emonez Jaunari,
     kitaraz egin eresi gure Jainkoari.
     Berak estaltzen dau-ta hodeiez ortzia,
     emoten deutso lurrari euria.

Harek larrea ataratzen dau mendietan,
     gizakiarentzako landarea.
     Berak emoten deutse jana abereei,
     eske jagokozan belakumeei.

Ez dau aintzat hartzen zaldiaren indarra,
     ez dau gogoko giza-belaunaren azkarra.
     Gogoko ditu Jaunak bildur deutsoenak,
     Haren ontasunean itxaron dabenak.

Aintza Aitari eta Semeari
     eta Espiritu Santuari.
     Lehen lez, orain eta beti,
     eta amaibako egunetan. Amen.

 

Ant. Kurutzean hil zana biztu egin zan hilen artetik, eta ber-erosi egin gaitu, alleluia.

 

2 Ant. Jerusalem uriaren erdian dago Biziaren zuhaitza, eta haren orriak herrialdeen osagarri dira, alleluia.

147  Salmoa

Jerusalem, ospatu eizu Jauna,
    Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
    Zure ateen sarrailak
—indartu ditu-ta,
—zure seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu ditu.
    Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez asetu zaitu.

Bialtzen dau lurrera bere berbea,
    eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
    Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
    zabaltzen dau antzigarra
    hautsa lez.

Ogi-apurraren antzera
—jaurtitzen dau bere izotza:
—Nork jasan daike haren hotza?
    Bialtzen dau bere hitza,
—eta harekin urtu egiten dira,
—bere haizeari eraginez
—urak isurika doaz.

Iragarri deutso bere hitza Jakobi,
—bere erabagi eta aginduak Israeli.
    Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere aginduak
—ez deutsoz agertu beste inori.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jerusalem uriaren erdian dago Biziaren zuhaitza, eta haren orriak herrialdeen osagarri dira, alleluia.

 

3 Ant. Guk, Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean behar dogu harrotu.

Kantika: Flp 2,6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
    bereko izanik,
    ez eutson gogor eutsi
    Jainkoarekin bardin izateari;
    bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
    morroi-izaera hartuz,
    eta beste edozein lez azalduz. 

Eta gizon lez agerturik,
    apaldu egin eban bere burua,
    menpeko eginez heriotzaraino,
    kurutzeko heriotzaraino. 

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
    eta izen guztien gaineko izena
    emon eutson,
    Jesusen izenera
    belaun guztiak makurtu daitezan,
    zeruan, lurrean eta lurpean,
    eta mihin guztik autortu daian:
    Jesu Kristo Jauna da,
    Aita Jainkoaren aintzarako. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Guk, Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean behar dogu harrotu.

 

Jainkoaren hitza

1 Kor 1, 23-24

      Guk, Jesu Kristo kurutzean josia erakusten dogu, judutarrentzat oztopo deaa eta greziarrentzat zorakeria; eta deituenentzat —nahiz judutar izan, nahiz greziar izan— Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakituria dan Kristo.

Galderantzuna 

V/. Kurutzearen ezaugarri hau agertuko da zeruan * Jauna epaitzera datorrenean.
R/. Kurutzearen ezaugarri hau agertuko da zeruan * Jauna epaitzera datorrenean.

V/. Jaso zuen buruak: zuen askatasunak hurreratzen dihardu-ta.
R/. Jauna epaitzera datorrenean. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Kurutzearen ezaugarri hau agertuko da zeruan * Jauna epaitzera datorrenean.
 

Magn. ant. Beharrezkoa zan Mesiasek nekaldia jasatea eta hilen artetik biztutzea; holan sartu behar eban bere aintzan.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Beharrezkoa zan Mesiasek nekaldia jasatea eta hilen artetik biztutzea; holan sartu behar eban bere aintzan.

 

Eskariak

      Uste osoz egin deiogun otoitz bere kurutzearen bitartez erosi ginduzan gure Salbatzaileari, esanez:

Zure kurutzearen bitartez salbau gaizuz, Jauna.

      —Kristo, morroi-izaera hartuz gizakion antzera, zeure burua ezereztu zenduan: * egizu, zure eleizan diran guztiak, zure apaltasunaz jantzi daitezala.

      —Kristo, heriotzaraino eta kurutzeko heriotzaraino menpeko eginez, zeure burua apaldu egin zenduan: * egin gaizuz zure zerbitzari esaneko eta eroankor.

      —Kristo, Jainkoak goratu zaitu eta izen guztien ganetik dagoan izena emon deutsu: * emoiezu Zugan sinisten dabenei, heriotzaraino irautea fedean.

      —Kristo, zure izenera, belaun guztiak makurtzen dira zeruan, lurrean eta lurpean: * isuri eizu maitasuna giza-bihotzetan bakean gurtu zaiezan.

      —Kristo, mihin guztiek Jauna autortuko zaitue Aita Jainkoaren aintzarako: * hartu eizuz hildako gure senide guztiak zorionaren erreinuan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
 

Otoitza

      Jainko Jauna, gizaki guztiak zure Semearen kurutzeko heriotzeak salbatzea gura izan dozu: egizu, misterio hori mundu honetan ezagutu dogunok, erosperanaren frutua jadetsi daigula zeruan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...