26_09

Irailaren 29

Goi-Aingeru santuak:

Mikel, Gabriel eta Rafael

BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

IKUSIA DUT ZERU BERRIA

Ikusia dut / zeru berria,
ikusia lur berria:
Lehengo zeru, / lehengo lurrik
ez zen gehiago ageri.
Ikusia dut / hiri santua
Jerusaleme berria:
Jainkoagandik / zerutik jaisten
ezkon-berria iduri. 

Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
 

Entzun izan dut / goiko tronutik
indar handiko mintzoa:
«Hona Jainkoak / gizonen baitan
duen betiko egoitza».
Haiekin baita / orain egongo
zeruetako Jainkoa;
ta hoiek orain / jendalde santu
Jainkoa lagun dabiltza. 

Negar guztiak / begietatik
ditu txukatuz kenduko:
Heriotzerik, / eritasunik
ez da gehiago izango.
Negar-zotinik / ez da entzungo,
ez eta dolu, ez oihu:
Beren minekin / lehengo gauzak
betiko dira suntsitu. 

Goiko tronuan / jarririk zenak
ozenki zuen hau esan:
«Hona non orain / gauza guztiak
berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, / ni naiz azkena,
egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, / hura Nik seme,
irabazleak nau sari».

 

 Salmoak

1 Ant. Aingeruen Errege, zeruen ganetik gora, zure handitasuna!

8 Salmoa

Jauna, gure Jauna,
    bai miragarria zure izena, lurbira osoan!

Zeruen ganetik gora,
    zure handitasuna!
    Umetxoen eta sein bularrekoen ahotik
    atara dozu gorespena, arerioak isilduazoteko,
    etsaiak eta aurkakoak zentzuzko bihurtzeko.

Zure atzamarren lana dan ortzia ikustean,
    han ipini dituzun ilargi-izarrak ikustean:
    Zer da gizakia, Zu haretaz oroitu zaitezan?
    Edo-ta gizakumea, Zu haretaz arduratu zaitezan?

Aingeruak baino doi-doi txikiago egin dozu,
    ospez eta aintzaz koroatu dozu.
    Zure esku-lan guztien buru ipini dozu,
    guztia oinperatu deutsazu:

Ardi eta idi guztiak,
    ganera lurreko abere guztiak;
    eguratseko hegazti eta itsasoko arrainak,
    itsas-bidexketan dabilzanak.

Jauna, gure Jauna,
    bai miragarria zure izena, lurbira osoan!

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Aingeruen Errege, zeruen ganetik gora, zure handitasuna!

 

2 Ant. Ene Jainko, eresi egingo deutsut aingeruen aurrean.

137 Salmoa  

Jauna, bihotz-bihotzez deutsudaz
      eskerrak emongo,
      nire hitzak entzun dituzulako.
      Eresi egingo deutsut
      aingeruen aurrean,
      ahuspeztuko naz
      zure jauretxe santuan.

Eskerrak emongo deutsadaz zure izenari
      ona ta leiala zaralako,
      zure hitzak dau-ta
      zure izena egin handiago.
      Dei egin neutsunean, entzun ninduzun,
      eta nire bihotzean
      kemena indartu dozu.

Eskerrak emon beizuez, Jauna,
      lurreko erregeek,
      zure ahoko hitzak entzutean.
      Ospatu beiez Jaunaren bideak:
      «Handia da Jaunaren dirdaia,
      benetan».

Benetan garai da Jauna,
      umilari deutso begiratzen,
      harroa, barriz,
      urrundik dau ezagutzen.

Larrialdian nabilela
      Zeuk bizkortzen nozu,
      nire arerioen asarreen aurka
      eskua deustazu luzatzen,
      eta zure eskoiak nau salbatzen.

Amaituko dau Jaunak nire alde hasia,
      betiko dago, Jauna,
      zure maitasuna,
      ez eskutik laga
      zure eskuz egin dozuna.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ene Jainko, eresi egingo deutsut aingeruen aurrean.

 

3 Ant. Horra, zer ikusi neban: opari eskeinia zirudian Bildots bat aulkiaren aurrean, zutunik; eta aingeru askoren berbea entzun neban aulkiaren inguruan.

         Kantika: Kol 1, 12-20

Eskerrak emoten deutsaguz
      Aita Jainkoari,
      argian, santuen oinorde-lagun
      egin gaituanari.

Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
      eta bere Seme maitearen
      erreinura aldatu.
      Honexengan dogu erospena,
      Honexengan pekatuen parkamena.

Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
      sorkari guztietan lehen-semea.
      Beronen bidez dira-ta eginak
      gauza guztiak,
      zeru-lurretakoak, agiri diranak
      eta ez diranak:
      Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
      gauza guztiak Beraren bidez
      eta Berarentzat dira eginak.

Diran guztiak baino lehenago da Bera,
      eta guztiek diraute Berarengan.
      Gorputzaren buru ere Bera da,
      Eleizaren buru, alegia.
      Bera da hasiera,
      hilen arteko lehen-semea,
      diran guztietan
      Bera izan dadin lehenengoa.

Jainkoaren gogoko izan da-ta
      betearen betea Harengan egotea,
      eta Haren bidez, gauza guztiak
      Berekin adiskidetzea;
      Haren kurutzeko odolaz
      bakeak eginik,
      zeru-lurretan diran guztiekin.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Horra, zer ikusi neban: opari eskeinia zirudian Bildots bat aulkiaren aurrean, zutunik; eta aingeru askoren berbea entzun neban aulkiaren inguruan.

 

Jainkoaren hitza

Ik Apk 1, 4b-5

      Grazia eta bakea zuei, badan eta bazan eta badatorrenaren izenean, eta Haren aulki-aurrean dagozan zazpi espirituen izenean, baita Jesu Kristoren izenean ere, testigu zintzoa da-ta, hilen arteko lehen-semea, munduko erregeen nagusia, gu maite izan gaituana eta, bere odolaz, gure pekatuetatik garbitu gaituana.

 

Galderantzuna 

V/. Usain gozoen gozoak igon eban * Jaunaren aurrera.
R/. Usain gozoen gozoak igon eban * Jaunaren aurrera.

V/. Aingeruaren eskutik.
R/. Jaunaren aurrera. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Usain gozoen gozoak igon eban * Jaunaren aurrera.
 

Magn. ant. Gabriel aingeruak holan esan eutson Mariari: Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta Jesus ipiniko deutsazu izen.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gabriel aingeruak holan esan eutson Mariari: Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta Jesus ipiniko deutsazu izen.

 

Eskariak

      Eskatu deiogun Jaunari, aingeruek Haren nahia egiten daben lez, gu ere prest egon gaitezala Haren berbea entzuteko, eta esan daigun:

Entzun, Jauna, gure otoitza.

      —Aingeruen eskutik lurrun gozo lez * igon beie gure otoitzek Zugana.

      —Zure aingeruen eskuz, zure opari-mahai bikaineraino: * igon bei, Jauna, gure opariak.

      —Aingeru-taldeak lez, guk ere aldarrikatu deiogula: * Aintza zeruetan Jainkoari, eta bakea lurrean gizakiei.

      —Gure biziaren amaieran, aingeruek hartu gaiezala * eta zeruko erreinura eroan.

      —Mikel goi-aingeruak sartuazo daizala hildako guztiak: * argi santura. 


Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
 


Otoitza

      Zure jakituria handian, Jauna, Zeuk ezarten deutsezu euren eginkizuna, bai aingeruei, bai gizakiei: egizu, zeruan beti zure zerbitzari dozuzanak, lurrean gure biziaren zaintzaile izan daiguzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...