Agorrilaren 09
Kurutzeko Teresa Benedikta
Europako Zaindaria
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
NOR DIRA ETA NONDIK DATOZ?
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Salmoak
1
Ant. Nigaz etorri nahi dauanak, egin beio uko bere
buruari, hartu bei bere kurutzea, eta jarraitu beist.
114 Salmoa
Maite dot
Jauna, entzun dau-ta
nire eskariaren oihartzuna.
Bihurtu dau-ta nigana belarria,
dei egin deutsadan egunean.
Heriotza-lokarriek
inguratu ninduen,
Lezako hedeak ganeratu jatazan,
nahigabe ta larrialdian jausi
nintzan.
Deitu neban Jaunaren izena:
«Atara naizu bizirik, Jauna».
Onbera da
Jauna ta zintzoa,
errukitsua gure Jainkoa.
Jaunak gizajoak zaintzen ditu,
dohakabe nintzan
eta salbau nindun.
Ene gogoa,
bihurtu zaitez atsedenera,
Jaunak onez bete zaitu-ta.
Atara dau-ta nire bizia heriotzatik,
begiok malkotik, oinok jaustetik.
Ibiliko naz
Jaunaren aurrean,
bizien lurrean.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Nigaz etorri nahi dauanak, egin beio uko bere
buruari, hartu bei bere kurutzea, eta jarraitu beist.
2 Ant.
Nire zerbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Nire zerbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak.
3 Ant. Bere
bizia Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea
ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazara nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta
aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bere
bizia Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau.
Jainkoaren hitza
1 Pe 4, 13-14
Poztu
zaiteze, nekeetan Kristoren lagun zareenean; Haren aintza agertu daitenean ere,
pozez gainezka egon zaitezen. Zorionekoak zuek, kristinau izateagaitik
madarikatzen bazaitue; horrek aintzaren Espiritua, Jainkoaren Espiritua,
zeuengan dagoala esan gura dau-ta.
Galderantzuna
V/.
Aztertu gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
R/.
Aztertu gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
V/. Sutan
aztertu gaituzu zilararen antzera.
R/.
Baina emon deuskuzu atsedena.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Aztertu
gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
Magn. ant. Santuek Jainkoaren erreinuan dauke euren bizilekua,
eta hantxe aurkitu dabe betiko atsedena.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Santuek
Jainkoaren erreinuan dauke euren bizilekua, eta hantxe aurkitu dabe betiko
atsedena.
Eskariak
Martiri erregeak, azken-afarian bere bizia eskeini eta kurutzean emon eban ordu
berean, eskerrak emon deioguzan Berari, esanez:
Goresten
zaitugu, Jauna.
—Gure Salbatzaile, martiri guztien lehenengo eta eredu, azkeneraino maitatu
gaituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.
—Pekatari guztiak damura eta bizitzaren sarira deitzen dituzulako: Goresten
zaitugu, Jauna.
—Itun barri eta betikoaren odola, pekatuen parkamenerako isuria, Eleizaren
eskuetan jarri dozulako: Goresten zaitugu, Jauna.
—Egun honetan zure graziari esker sinismenean iraun dogulako: Goresten
zaitugu, Jauna.
—Gaur gure senide asko zure heriotzan bat egin dituzulako: Goresten zaitugu,
Jauna.
Otoitza
Jauna,
gure asaben Jainkoa,
zeure Seme kurutzeratua ezagutzera
eta heriotzaraino haren antzekoa izatera
eroan zenduan Santa Teresa Benedikta martiria;
egizu, haren otoitzari esker,
gizon-emakume guztiak heldu daitezala
Kristo salbatzailea ezagutzera
eta izan dagiela, Kristori berari esker,
zure aurpegia betieran ikusteko grazia.
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.