26_10

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

NOR DIRA ETA NONDIK DATOZ?

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?


Salmoak

1 Ant. Ez izan inoren bildurrik, Ni zeugaz izango nozu —dino Jaunak—.

114 Salmoa

Maite dot Jauna, entzun dau-ta
        nire eskariaren oihartzuna.
        Bihurtu dau-ta nigana belarria,
        dei egin deutsadan egunean.

Heriotza-lokarriek inguratu ninduen,
        Lezako hedeak ganeratu jatazan,
        nahigabe ta larrialdian jausi nintzan.
        Deitu neban Jaunaren izena:
        «Atara naizu bizirik, Jauna».

Onbera da Jauna ta zintzoa,
        errukitsua gure Jainkoa.
        Jaunak gizajoak zaintzen ditu,
        dohakabe nintzan
        eta salbau nindun.

Ene gogoa, bihurtu zaitez atsedenera,
        Jaunak onez bete zaitu-ta.
        Atara dau-ta nire bizia heriotzatik,
        begiok malkotik, oinok jaustetik.

Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
        bizien lurrean. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ez izan inoren bildurrik, Ni zeugaz izango nozu —dino Jaunak—.

 

2 Ant. Herodesek zaintzaile bat bialdu eban eta Joanen burua ekarteko agindu eutson.

115 Salmoa

«Ni bai dohakabe» ninoan arren, 
    baneukan itxaropen.
    Hauxe esan neban nire larrialdian:
    «Gizaki guztiak dira guzurtiak».

Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
    emon deustazan guztiekaitik?
    Salbazino-edontzia dot hartuko,
    eta Jaunaren izena deituko.

Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.

Jaunaren begietan balio handikoa
    Haren zintzoen heriotza.
    Zure morroi nozu ni, Jauna,
    zure morroi eta
    zure neskamearen semea,
    askatu dozuz nire kateak.

Eskeiniko deutsut gorets-oparia,
    deituko dot, Jauna, zure izena.
    Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.
    Jaunaren etxeko atarian,
    Jerusalem, zure erdian. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Herodesek zaintzaile bat bialdu eban eta Joanen burua ekarteko agindu eutson.

 

3 Ant. Etorri ziran Joanen ikasleak haren gorpuaren bila, eta hilobi baten ehortzi eben.

Kantika:   Apk 4, 11; 5, 9-10. 12

Aintza, ospea ta agintaritza
      hartzeko bazara nor,
      Jauna, gure Jainkoa;
      Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
      zure gura-izatez dira eginak.

Liburua hartzeko eta siluak urratzeko
      bazara nor,
      hila izan zara-ta,
      eta zure odolaz erosi dituzu
      Jainkoarentzat gizakiak,
      leinu eta hizkuntza,
      herri eta enda guztietakoak;

eta abade-erreinu egin dituzu
      gure Jainkoarentzat,
      eta errege izango dira lurrean.

Indarra ta aberastasuna,
      jakituria ta ahalmena,
      ospea, aintza ta gorespena
      hartzeko bada nor
      hila izan dan Bildotsa.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Etorri ziran Joanen ikasleak haren gorpuaren bila, eta hilobi baten ehortzi eben.

 

Jainkoaren hitza

ApEg 13, 23-25

         Berbea emonda eukanez, Dabiden hazitik atara eutson Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus. Berau etorri baino lehen, Joanek bihotz-berritzeko bateoa iragarri eutson Israel herri osoari. Eta bere bizia amaitzera joanean, hauxe inoan Joanek: «Ez naz ni, zuek uste dozuena; badator nire ondoren beste bat, eta ni ez naz inor Haren oinetakoak askatzeko ere».

 

Galderantzuna 

V/. Senarraren adiskidea pozarren dago * haren berbeteaz.
R/. Senarraren adiskidea pozarren dago * haren berbeteaz.

V/. Nire poz hori heldu da bere betera.
R/. Haren berbeteaz. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Senarraren adiskidea pozarren dago * haren berbeteaz. 


Magn. ant.
Ez naz ni Kristo, Haren aurretik bialdua naz ni. Berak handitu behar dau; nik, barriz, txikitu.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ez naz ni Kristo, Haren aurretik bialdua naz ni. Berak handitu behar dau; nik, barriz, txikitu.

 

Eskariak

         Etortekoa zan Kristoren erreinua gizakiei adierazteko Joan Bataiatzailea aukeratu eban Jainkoari pozez egin deiogun dei, esanez:

Zuzendu eizuz, Jauna, gure oinok bake-bidean.

      —Zure Semearen bideak prestatzeko, Joan bere amaren sabeletik deitu zenduan; * eiguzu dei, Jauna, jarraitu deizugun, ha zure aurretik ibili zan lez.

      —Joan Bateatzaileari Jainkoaren Bildotsa ezagutzeko bidea emon zeutson lez, egizu erakutsi daiala Ha bere Eleizeak, * eta gaurko gizakiek ezagutu daiela.

      —Joan jatsitea eta Kristok igotea erabagi zendun Jauna, * irakatsi eiguzu besteei amore emoten, Zu agertu zaitezan.

      —Jauna, Zuk nahi izan zendun, Joanek zuzentasunaren alde lan egitea odol-isurteraino; * egin gaizuz zure egiaren testigu eta lekuko.

      —Gogoan izan, mundu honetatik joan diran guztiak; * hartu eizuz argi ta bake-lekuan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko Jauna, Zuk halan nahirik, San Joan Bateatzailea izan zan zure Semearen aurrelari, bai jaiotzan, bai heriotzan; iguzu, harek egiaren eta zuzentasunaren alde bere bizia emon eban lez, geuk be Ebanjelioaren alde gogor lan egin daigula. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...