Zemendiaren Lehena
II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz
laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
Nor dira eta /
nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
Salmoak
1 Ant. Herri
guztietako talde handi bat ikusi neban, inork zenbatu ezin-ahalakoa, aulkiaren
aurrean zutunik.
Sal 109, 1-5. 7
Hona, Jaunak
esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu
jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna
zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Herri
guztietako talde handi bat ikusi neban, inork zenbatu ezin-ahalakoa, aulkiaren
aurrean zutunik.
2 Ant. Jainkoak
aztertu ditu eta Beretzat duin aurkitu; horregatik hartuko dabe aintzazko
erreinua Jaunaren eskutik.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak
aztertu ditu eta Beretzat duin aurkitu; horregatik hartuko dabe aintzazko
erreinua Jaunaren eskutik.
3 Ant. Zure odolaz erosi gaituzu, Jainko Jauna, leinu eta hizkuntza, herri eta
enda guztietatik; eta erreinu egin gaituzu gure Jainkoarentzat.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea
ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazara nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta
aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zure odolaz erosi gaituzu, Jainko Jauna, leinu eta hizkuntza, herri eta
enda guztietatik; eta erreinu egin gaituzu gure Jainkoarentzat.
Jainkoaren hitza
2 Kor 6, 16b; 7, 1
Jainko biziaren etxe gara gu; halan esan eban Berak: «Eurekaz
bizi izango naz eta ibiliko; Ni euren Jainko izango naz, eta hareek neure herri».
Agintzari honeexek ditugu, senide maiteok; garbitu daiguzan, beraz, gorputzeko
edo espirituko lohi guztiak, santutasunaren betera heldu gaitezan, Jainkoari
leial izanez.
Galderantzuna
V/. Santu
eta zintzoak, * poztu zaiteze Jaunagan.
R/. Santu
eta zintzoak, * poztu zaiteze Jaunagan.
V/. Jaunak
bere oinorde hautatu zaitue.
R/. Poztu zaiteze
Jaunagan.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta
Espiritu Santuari.
R/. Santu eta
zintzoak, * poztu zaiteze Jaunagan.
Magn. ant. Bai
argitsua dala, santu guztiak Kristorekin pozez dagozan erreinua! Zuriz
jantzirik, Bildotsari jarraitzen deutsoe nahinora doala.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bai argitsua dala,
santu guztiak Kristorekin pozez dagozan erreinua! Zuriz jantzirik, Bildotsari
jarraitzen deutsoe nahinora doala.
Eskariak
Santuen koroia dan Jainkoari pozez egin deiogun otoitz:
Santuen
otoitzez sabau gaizuz, Jauna.
—Jainko guztiz jakintsu, Jesu Kristoren bidez Apostoluak oinarri hartuta eregi
dozu Eleizea: * gorde eizuz kristauak Apostoluen irakatsietan.
—Martiriei, odol-isurtzeraino autormen
egiteko indarra emon zeutsen Jauna, * egizuz kristauak, zure Semearen
autorle eta lekuko zintzo.
—Birjia santuak, Kristo garbiaren
antzeko egin dituzun Jauna, * egizu zeruko ondasunen ezaugarri lez hartu
daigula guztiok Zuri eskeinitako garbitasuna.
—Santuetan Zeu agertzen zara eta zeure
aurpegia ta hitza azaltzen dozuz: * jakinazo eiezu kristauei, Zugandik
hurrago dirala santuen antzeko izanez.
—Emon hildakoei, Maria Birjinarekin,
San Joserekin eta santu guztiekin beti bizi izatea: * eta honeen bitartez
iguzu zeruan guztiok bat egin daigula.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa, Santu guztien aintza ta irabaziak egun beratan ospatzea emoten
deuskuzu; horrenbeste laguntzaile doguzan ezkero, emoiguzu oparo, eskatzen deutsugun
errukia ta parkamena. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure
Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko
ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.