26_09

Kurutze Santuaren Goralpena_

II. BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea 

OI GURUTZEA

Zure besotan, oi gurutzea,
hil zaigu Jesus maitea.
Haren gurutze ezartzailea
ni naiz, ni pekataria.

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

Jesu Kristoren odolak zaitu
Kalbarioan gorritu.
Ezerk geroztik munduan ez du
zuk bezainbat diztiratu.

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

Etsaiarekin beti burrukan
hemen gabiltza munduan.
Gure gidari zu bazaitugu,
nork gu garaitu orduan?

Oi gurutzea, oi gurutzea,
gurutze santu maitea.

Jesu Kristori zurekin baizik
ez dio inork jarraitzen.
Zure bidetik da beti zuzen
kristaua zeruratutzen.

 

Salmoak

1 Ant. Hau maitasun-egintza bikaina! Bizia kurutzean hil zanean, ezereztu egin eban heriotza bera.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hau maitasun-egintza bikaina! Bizia kurutzean hil zanean, ezereztu egin eban heriotza bera.

 

2 Ant. Zure kurutzea gurtzen dogu, Jauna, eta zure aintzazko nekaldia gogoratzen; guregaitik hil zaran Hori, erruki zakiguz.

115  Salmoa

«Ni bai dohakabe» ninoan arren, 
    baneukan itxaropen.
    Hauxe esan neban nire larrialdian:
    «Gizaki guztiak dira guzurtiak».

Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
    emon deustazan guztiekaitik?
    Salbazino-edontzia dot hartuko,
    eta Jaunaren izena deituko.

Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.

Jaunaren begietan balio handikoa
    Haren zintzoen heriotza.
    Zure morroi nozu ni, Jauna,
    zure morroi eta
    zure neskamearen semea,
    askatu dozuz nire kateak.

Eskeiniko deutsut gorets-oparia,
    deituko dot, Jauna, zure izena.
    Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.
    Jaunaren etxeko atarian,
    Jerusalem, zure erdian. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.


Ant.
Zure kurutzea gurtzen dogu, Jauna, eta zure aintzazko nekaldia gogoratzen; gugaitik hil zaran Hori, erruki zakiguz.

 

3 Ant. Gorespen Zuri, Kristo, bedeinkatua Zu, mundua zeure kurutzeaz salbau dozu-ta.

           Kantika:   Apk 4, 11; 5, 9-10. 12

Aintza, ospea ta agintaritza
      hartzeko bazara nor,
      Jauna, gure Jainkoa;
      Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
      zure gura-izatez dira eginak.

Liburua hartzeko eta siluak urratzeko
      bazara nor,
      hila izan zara-ta,
      eta zure odolaz erosi dituzu
      Jainkoarentzat gizakiak,
      leinu eta hizkuntza,
      herri eta enda guztietakoak;

eta abade-erreinu egin dituzu
      gure Jainkoarentzat,
      eta errege izango dira lurrean.

Indarra ta aberastasuna,
      jakituria ta ahalmena,
      ospea, aintza ta gorespena
      hartzeko bada nor
      hila izan dan Bildotsa.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gorespen Zuri, Kristo, bedeinkatua Zu, mundua zeure kurutzeaz salbau dozu-ta.

 

Jainkoaren hitza

1 Kor 1, 23-24

      Guk, Jesu Kristo kurutzean josia erakusten dogu, judutarrentzat oztopo dana eta greziarrentzat zorakeria; eta deituenentzat —nahiz judutar izan, nahiz greziar izan— Jainkoaren indar eta Jainkoaren jakituria dan Kristo.

Galderantzuna 

V/. Kurutze ospetsua, * zurekin garaile urten dau aingeruen Erregeak.
R/. Kurutze ospetsua, * zurekin garaile urten dau aingeruen Erregeak.

V/. Eta bere odolaz garbitu dauz gure zauriak.
R/. Zurekin garaile urten dau aingeruen Erregeak. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Kurutze ospetsua, * zurekin garaile urten dau aingeruen Erregeak.
 

Magn. ant. Hau kurutzearen garaipena eta ezaugarri bikaina! Iguzu, garaile sartu gaitezala zeruko taldean.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Hau kurutzearen garaipena eta ezaugarri bikaina! Iguzu, garaile sartu gaitezala zeruko taldean.

 

Eskariak

      Uste osoz egin deiogun otoitz bere kurutzearen bitartez erosi ginduzan gure Salbatzaileari, esanez:

Zure kurutzearen bitartez salbau gaizuz, Jauna.

      —Kristo, morroi-izaera hartuz gizakion antzera, zeure burua ezereztu zenduan: * egizu, zure eleizan diran guztiak, zure apaltasunaz jantzi daitezala.

      —Kristo, heriotzaraino eta kurutzeko heriotzaraino menpeko eginez, zeure burua apaldu egin zenduan: * egin gaizuz zure zerbitzari esaneko eta eroankor.

      —Kristo, Jainkoak goratu zaitu eta izen guztien ganetik dagoan izena emon deutsu: * emoiezu Zugan sinisten dabenei, heriotzaraino irautea fedean.

      —Kristo, zure izenera, belaun guztiak makurtzen dira zeruan, lurrean eta lurpean: * isuri eizu maitasuna giza-bihotzetan bakean gurtu zaiezan.

      —Kristo, mihin guztiek Jauna autortuko zaitue Aita Jainkoaren aintzarako: * hartu eizuz hildako gure senide guztiak zorionaren erreinuan.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
 

Otoitza

      Jainko Jauna, gizaki guztiak zure Semearen kurutzeko heriotzeak salbatzea gura izan dozu: egizu, misterio hori mundu honetan ezagutu dogunok, erospenaren frutua jadetsi daigula zeruan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...