26_10

0822_Maria Birjina Erregina

Agorrilaren 22
BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarreak

AGUR, AMA, ERRUKIZ BETEA

Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!

Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!

Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!

Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, hitzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!

Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!


Antifonak eta Salmoak astearen egunekoak

 

Jainkoaren hitza

Ga 4, 4-7

         Sasoia heldu zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeengandik jaioa, Legepeko egina, Legepean egozanak erostera, guk seme-alaba ordetza hartu gengian.

 

Galderantzuna 

V/. Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
R/. Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin. 

V/. Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
R/. Jauna zurekin. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.


Magn. ant.
Zorionekoa zu, Maria Birjina, sinistu dozulako, beteko dau-ta Jaunak esan deutsuna! Kristorekin Erregina zara zu betiko.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zorionekoa zu, Maria Birjina, sinistu dozulako, beteko dau-ta Jaunak esan deutsuna! Kristorekin Erregina zara zu betiko.

 

Eskariak

         Goretsi daigun Jainkoa, Aita ahalguztiduna; eta Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraltzea nahi izan dau-ta, egin deiogun otoitz, esanez:

Graziaz beteak egin bei otoitz gure alde.

      —Jainko mirarigile, Maria guztiz garbiak zeruan gorputz eta arimaz Kristoren aintzan parte izatea nahi izan dozun Horrek, * zuzendu eizuz aintza beratara zure seme-alabon bihotzak.

      —Maria gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna, nahigabetuei alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa eta bakea ugari.

      —Maria graziaz betea egin dozun Jauna, * emon ugari grazia gizaki guztiei.

         —Zure Eleizea bihotz bat eta arima bat izan daitela maitasunean, * eta zure fededunek iraun daiela bat eginik otoitzean, Maria Jesusen amarekin.

         —Maria zeruko erregina egin dozun Jauna, * egizu hildakoak santuekin batera poztu daitezala zure erreinuan.

 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko Jauna, gure Ama eta Erregina egin zenduan zure Semearen Ama; iguzu, haren otoitzez eta laguntzaz,  zure seme-alaben zoriona izan daigula zeruetan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

 

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...