Garagarrilaren 11
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
ZUEK
ZERATE MUNDUAN ARGI
Zuek
zerate munduan argi,
lurrean gatz bizigarri.
Mendi-gainean hiri dirdaitsu,
ore berrian azkarri.
Zuek
zerate mahats-aihenak;
Ni, berriz, mahatsondoa.
Aitak inausi-aihenak dakar
mahats-biltze oparoa.
Zuek
zerate gertu dagoen
erresumako ondasun,
itaitzean zut iraungo duten
hamabi mila seiludun.
Garbi
ta pobre zeratenona
bai bide zoriontsua,
zuena bait da bortxaz bakarrik
irixten den erreinua!
Salmoak
1
Ant. Akatsik
bakoa eta zuzena agertu da; haren ospeak betiko iraungo dau.
14
Salmoa
Jauna,
nor dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari
esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek
egiten dituana,
ez da kolokatuko sekulan.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Akatsik
bakoa eta zuzena agertu da; haren ospeak betiko iraungo dau.
2
Ant. Jainkoak
babesten ditu bere santuak, eta bere santutasuna eta errukia agertzen deutse.
111
Salmoa
Dohatsu,
Jaunaren bildur dan gizona,
Haren aginduak oso maite dituana.
Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
zintzoen ondorengoa onetsia.
Haren
etxean onak eta ondasunak,
beti iraungo dau haren zabaltasunak.
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
onbera da, errukitsua ta zuzena.
Zorionekoa,
errukitu eta emon
egiten dauan gizona,
bere gauzak
zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.
Barri
txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza
Jaunagan itxaroten.
Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
bere etsaiak lotsaz ikusi arte.
Zabaltzen
deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da
haren esku-zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.
Hau
ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
haginen karraskaz agortuko,
gaiztoen guraria ez da jazoko.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak
babesten ditu bere santuak, eta bere santutasuna eta errukia agertzen deutse.
3
Ant. Kantu
barri bat kantatzen ziharduen santuek Jainkoaren eta Bildotsaren aurrean, eta hareen
ahotsaren oihartzunak bete egiten eban lurra.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza,
ospea ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazara nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra
ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Kantu
barri bat kantatzen ziharduen santuek Jainkoaren eta Bildotsaren aurrean, eta hareen
ahotsaren oihartzunak bete egiten eban lurra.
Jainkoaren hitza
Erm
8, 28-30
Badakigu, gauza guztiek onerako diharduela,
Jainkoa maite dabenentzat, Haren erabagiz deituentzat. Izan be, Jainkoak aurrez
ezagutu ebazanak, aukeratu be egin ebazan, bere Semearen irudiko izan eitezan; Hau
senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanak, deitu
ere egin ebazan; deituei, barriz, bere zuzentasuna emon eutsen; eta zuzen-eginak,
aintzaz bete ebazan.
Galderantzuna
V/. Zuzena
da Jauna, * zuzentasuna dau maite.
R/. Zuzena
da Jauna, * zuzentasuna dau maite.
V/. Haren
aurpegia zintzoek ikusi dabe.
R/. Zuzentasuna
dau maite.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zuzena
da Jauna, * zuzentasuna dau maite.
Magn. ant. Honek bedeinkapena hartuko dau
Jaunagandik; zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik; hauxe da-ta Jaunaren
bila dabizenen taldea.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Honek bedeinkapena hartuko dau Jaunagandik;
zuzentasuna, salbatzaile dauan Jainkoagandik; hauxe da-ta Jaunaren bila dabizenen
taldea.
Eskariak
Otoitz egin deiogun, santutasun guztiaren iturri dan Aitari, santuen ikasbide
eta otoitzek bizitza zuzenera eroan gaiezan, eta esan deiogun:
Santua
zara, Jauna: egin gaizuz santu.
—Aita guztiz santu, guri zure seme-alaba izena eta izana emon deuskuzu, * egizu,
Eleiza doneak autortu zaizala mundu zabalean.
—Aita guztiz santu, beti eginez zure
gogoa, gu zintzo bizi izatea nahi dozu, * iguzu, egintza onen frutuak emon daiguzala.
—Aita guztiz santu, Kristoren bitartez,
Zugaz adiskidetu egin gaituzu; * zaindu gaizuz zure izenean, guztiok bat
egin daigun.
—Aita guztiz santu, zeruko mahaira deitu
gaituzu, * iguzu, maitasun osoagoa jadetsi daigula, zerutik jaitsitako
ogiaren bitartez.
—Aita guztiz santu, askatu eizuz
pekatarien lokarriak, * eta eroan zerura, zure aurpegiaren argitara, gure hildakoak.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, Benito abate santua miragarri egin zenduan, zure zerbitzari izaten ikasi
nahi dabenentzat; egizu, Zu gauza guztiak baino maiteago izanik, bihotz zabalez
ibili gaitezala zure aginduen bideetan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi ta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.