26_10

0810_Lorentzo Diakonua

Agorrilaren 10

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

NOR DIRA ETA NONDIK DATOZ?

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Jantzi ederrez, / palma-adarrez / datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Gose zirenok / ez dira inoiz / gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?

Negar-herritik / iritxi dira / poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.

Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?


Salmoak

1 Ant. Lorentzo dohatsuak martiritza jasan eban, eta autormen egin eutson Jesu Kristo gure Jaunaren izenari.

114 Salmoa

Maite dot Jauna, entzun dau-ta
        nire eskariaren oihartzuna.
        Bihurtu dau-ta nigana belarria,
        dei egin deutsadan egunean.

Heriotza-lokarriek inguratu ninduen,
        Lezako hedeak ganeratu jatazan,
        nahigabe ta larrialdian jausi nintzan.
        Deitu neban Jaunaren izena:
        «Atara naizu bizirik, Jauna».

Onbera da Jauna ta zintzoa,
        errukitsua gure Jainkoa.
        Jaunak gizajoak zaintzen ditu,
        dohakabe nintzan
        eta salbau nindun.

Ene gogoa, bihurtu zaitez atsedenera,
        Jaunak onez bete zaitu-ta.
        Atara dau-ta nire bizia heriotzatik,
        begiok malkotik, oinok jaustetik.

Ibiliko naz Jaunaren aurrean,
        bizien lurrean. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Lorentzo dohatsuak martiritza jasan eban, eta autormen egin eutson Jesu Kristo gure Jaunaren izenari.
 

2 Ant. Lorentzo dohatsuak holan egin eban oihu: Pozaren pozez nago, Kristoren opari egin nazalako.

115 Salmoa

«Ni bai dohakabe» ninoan arren, 
    baneukan itxaropen.
    Hauxe esan neban nire larrialdian:
    «Gizaki guztiak dira guzurtiak».

Zer bihurtuko deutsat Jaunari,
    emon deustazan guztiekaitik?
    Salbazino-edontzia dot hartuko,
    eta Jaunaren izena deituko.

Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.

Jaunaren begietan balio handikoa
    Haren zintzoen heriotza.
    Zure morroi nozu ni, Jauna,
    zure morroi eta
    zure neskamearen semea,
    askatu dozuz nire kateak.

Eskeiniko deutsut gorets-oparia,
    deituko dot, Jauna, zure izena.
    Emongo deutsadaz Jaunari
    zin egindakoak,
    herri guztia begira dagoala.
    Jaunaren etxeko atarian,
    Jerusalem, zure erdian. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Lorentzo dohatsuak holan egin eban oihu: Pozaren pozez nago, Kristoren opari egin nazalako.

 

3 Ant. Eskerrak Zuri, Jesu Kristo Jauna, zure etxean hartu nozulako.

           Kantika:   Apk 4, 11; 5, 9-10. 12

Aintza, ospea ta agintaritza
      hartzeko bazara nor,
      Jauna, gure Jainkoa;
      Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
      zure gura-izatez dira eginak.

Liburua hartzeko eta siluak urratzeko
      bazara nor,
      hila izan zara-ta,
      eta zure odolaz erosi dituzu
      Jainkoarentzat gizakiak,
      leinu eta hizkuntza,
      herri eta enda guztietakoak;

eta abade-erreinu egin dituzu
      gure Jainkoarentzat,
      eta errege izango dira lurrean.

Indarra ta aberastasuna,
      jakituria ta ahalmena,
      ospea, aintza ta gorespena
      hartzeko bada nor
      hila izan dan Bildotsa.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskerrak Zuri, Jesu Kristo Jauna, zure etxean hartu nozulako.
 

Jainkoaren hitza

1 Pe 4, 13-14

         Poztu zaiteze, nekeetan Kristoren lagun zareenean; Haren aintza agertu daitenean ere, pozez gainezka egon zaitezen. Zorionekoak zuek, kristinau izateagaitik madarikatzen bazaitue; horrek aintzaren Espiritua, Jainkoaren Espiritua, zeuengan dagoala esan gura dau-ta.

 

Galderantzuna 

V/. Aztertu gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
R/. Aztertu gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.

V/. Sutan aztertu gaituzu zilararen antzera.
R/. Baina emon deuskuzu atsedena. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Aztertu gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.


Magn. ant.
Lorentzo dohatsuak holan esan eban: Nire gauak ez dau ilunik, guztia dago argitan.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Lorentzo dohatsuak holan esan eban: Nire gauak ez dau ilunik, guztia dago argitan.

 

Eskariak

      Martiri erregeak, azken-afarian bere bizia eskeini eta kurutzean emon eban ordu berean, eskerrak emon deioguzan Berari, esanez:

Goresten zaitugu, Jauna.

      —Gure Salbatzaile, martiri guztien lehenengo eta eredu, azkeneraino maitatu gaituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.

        —Pekatari guztiak damura eta bizitzaren sarira deitzen dituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.

        —Itun barri eta betikoaren odola, pekatuen parkamenerako isuria, Eleizaren eskuetan jarri dozulako: Goresten zaitugu, Jauna.

        —Egun honetan zure graziari esker sinismenean iraun dogulako: Goresten zaitugu, Jauna.

        —Gaur gure senide asko zure heriotzan bat egin dituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 

Otoitza

         Zure maitasunaren garrak, Jauna, zure zerbitzari leial eta martiri ospetsu egin eban Lorentzo diakonu santua; egizu, maitatu daigula harek maite ebana, eta bete dakiguzala harek irakatsiak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...