Bagilaren 29
II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/.
Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
Salmoak
1
Ant. Nik
otoitz egin dot zuretzat, Pedro, zure fedea amatau ez daiten. Eta zuk, bihotz-berritu
zaitezanean, sendotu eizuz nire senideak.
115
Salmoa
«Ni
bai dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer
bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Nik
otoitz egin dot zuretzat, Pedro, zure fedea amatau ez daiten. Eta zuk, bihotz-berritu
zaitezanean, sendotu eizuz nire senideak.
2
Ant. Pozik
harrotuko naz nire argaltasunetaz, Kristoren indarra bizi izan daiten nigan.
125
Salmoa
Jaunak
Siongo atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu
eizu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan
han joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pozik
harrotuko naz nire argaltasunetaz, Kristoren indarra bizi izan daiten nigan.
3
Ant. Ardien
artzaina zara zu, apostoluen buru; zeuri emon jatzuz zeruetako erreinuaren
giltzak.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Ardien
artzaina zara zu, apostoluen buru; zeuri emon jatzuz zeruetako erreinuaren
giltzak.
Jainkoaren hitza
1 Kor
15, 3-5. 8
Hauxe zan, neuk hartutako lez zuei lehenengotik
emondakoa: Kristo gure pekatuekaitik hil zala, Liburu Santuak esandako lez, hobiratua
izan zala, eta hirugarren egunean biztu, Liburu Santuak esandako lez; Pedrori
agertu jakola, eta gero Hamabiei. Azkenik, neuri ere agertu jatan.
Galderantzuna
V/. Apostoluek
bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.
R/. Apostoluek
bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.
V/. Eta
kementsu emoten eben Jesus Jaunaren biztuerearen autormena.
R/. Iragarten
eben Jainkoaren hitza.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Apostoluek
bildur barik * iragarten eben Jainkoaren hitza.
Magn. ant. Pedro apostoluak, eta Paulo jentilen
irakasleak, agertu euskuen, Jauna, zure legea.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pedro apostoluak, eta Paulo jentilen irakasleak, agertu
euskuen, Jauna, zure legea.
Eskariak
Dei egin deiogun uste osoz Kristori, Apostoluak eta Profetak oinarritzat hartuz,
bere Eleizea eregi ebanari, esanez:
Lagundu,
Jauna, zure herriari.
—Simon arrantzaleari giza-arrantzale izateko egin zeutsan dei: * aukeratu eizuz
beti langileak, gizaki guztiak salbau daitezan.
—Itsas-hasarreari agindu egin zeutsan,
ikasleen ontzia ondoratu ez eiten: * atara eizu zure Eleizea nahaste guztietatik,
eta emoiozu indarra Erromako Aitari.
—Biztuera ondoren, sakabanaturik egoan
zure apostoluen taldea Pedroren ingurura batu zenduan: * Artzain ona zaran Horrek,
batu eizu zure herri guztia artegi baten.
—Jentilei barri ona zabaltzera bialdu
zenduan Paulo apostolua: * egizu, izaki guztiek entzun daiela salbazino-hitza.
—Zeruko giltzak zure Eleizearen eskuetan
jarri dituzu: * zabaldu eiezuz, zeruko ateak, euren bizitzan zure errukian
itxaron ebenei.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Pedro
eta Paulo apostolu dohatsuen otoitzek lagundu deiguela; eta zure graziaren lehen-dohaiak
Eleizeari euren bidez emon zeutsozanez, eurek jadetsi deiguezala orain, salbatzeko
behar ditugun laguntzak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.