Garagarrilaren 25
I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/. Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu
Jainko-herria
fedean
eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
Salmoak
1
Ant. Jaunak
deitu eutson Santiagori, Beragaz egoteko eta barri ona zabaltzera bialtzeko.
116 Salmoa
Goretsi eizue
Jauna, atzerri guztiak,
goraldu eizue, herri guztiak.
Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
eta beti-betiko dago Haren leialtasuna.
Aintza Aitari
eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Jaunak
deitu eutson Santiagori, Beragaz egoteko eta barri ona zabaltzera bialtzeko.
2
Ant. Hartu
ebazan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta hiruren
aurrean antz-aldatu egin zan.
147 Salmoa
Jerusalem,
ospatu eizu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak
—indartu
ditu-ta,
—zure
seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu
ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau
lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
zabaltzen dau antzigarra
hautsa lez.
Ogi-apurraren
antzera
—jaurtitzen
dau bere izotza:
—Nork
jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
—eta
harekin urtu egiten dira,
—bere
haizeari eraginez
—urak
isurika doaz.
Iragarri
deutso bere hitza Jakobi,
—bere
erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere
aginduak
—ez
deutsoz agertu beste inori.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hartu
ebazan Jesusek Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan, eta hiruren
aurrean antz-aldatu egin zanen.
3
Ant. Zeu
izan zinan, Santiago, Eleizea ugaltzeko odola isurtzen lehenengoa apostoluetan,
alleluia.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen
Ant.
Zeu
izan zinan, Santiago, Eleizea ugaltzeko odola isurtzen lehenengoa apostoluetan,
alleluia.
Jainkoaren hitza
1
Kor 4, 15
Kristau lez hamar mila aita-ordeko
badituzue ere, aitarik asko ez. Neuk sortuak zaree-ta Kristogan, Ebanjelioaren
bidez.
Galderantzuna
V/. Honexetan
ezagutuko dabe guztiek, * nire ikasleak zareela.
R/. Honexetan
ezagutuko dabe guztiek, * nire ikasleak zareela.
V/. Alkar
maite badozue.
R/. Nire
ikasleak zareela.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Honexetan
ezagutuko dabe guztiek, * nire ikasleak zareela.
Magn. ant. Gure Eleizearen izar dirdaitsu,
Santiago apostolua: zure gorputza bakean dago; zure aintza geure artean bizi
da, allelluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gure Eleizearen izar dirdaitsu, Santiago apostolua:
zure gorputza bakean dago; zure aintza geure artean bizi da, allelluia.
Eskariak
Senideok: Santiago apostoluaren bitartez otoitz egin deiogun Jainko gure
Aitari, berea dauan herri hau zaindu daian eta gizaki guztiak bedeinkatu daizan,
eta esan deiogun:
Izan
gogoan, Jauna, zure herria.
—Aita
guztiz santu, herri hau Santiago apostoluaren babespean jarri zenduan: * egizu,
hemen bizi diran guztiek zintzo bete daiezala barri onaren irakaspen guztiak.
—Aita
guztiz santu, bedeinkatu eizu herrialde honetako Gotzainen Alkartea, eta isuri
zure Espiritu Santua gure gotzainen ganera, * arduraz zabaldu daien
Apostoluen mezua.
—Aita
guztiz santu, egizu, gure herri-agintariek eta euren laguntzaile guztiek * erabagi
zuzenak hartuz, guztion onerako lan egin daiela.
—Aita
guztiz santu, isuri eizu zure Espiritua gure herriaren ganera, * alkar
adituz, bakean bizi izan gaitezan eta zintzo bete daiguzan gure herri-eginkizunak.
—Aita
guztiz santu, Zuk halan nahita, Santiago heldu zan, apostoluetan lehenengo,
zure Seme berbiztuaren erreinura; * egizuz gure hildakoak haren lagun aintza
horretan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa, Santiago izan zan Ebanjelioagatik bere odola isuri eban lehenengo
apostolua; egizu, haren odol-isurtzeaz sendotu daitela zure Eleizea, eta bere
zaindaripean dagoan zure herriak leial jarraitu deiola beti Kristo Jaunari. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta
gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.