Maria Birjina Dohatsuaren Jaiotza
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
AGUR, AMA,
ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginahalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, hitzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
1 Ant. Jeseren
sustraitik sortu zan Maria Birjina, eta Espiritu Santua sartu zan honen
egoitzan.
Sal
121
Ha
bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen
uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu
eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire
anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jeseren
sustraitik sortu zan Maria Birjina, eta Espiritu Santua sartu zan honen
egoitzan.
2 Ant. Gaur,
Maria Birjina donearen jaiotza dogu: ikusi dau Jainkoak haren edertasuna, eta
onez begiratu deutso haren apaltasunari.
126
Salmoa
Etxea Jaunak
ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gaur,
Maria Birjina donearen jaiotza dogu: ikusi dau Jainkoak haren edertasuna, eta
onez begiratu deutso haren apaltasunari.
3 Ant. Bedeinkatua eta
goresgarria zara zu, Maria Birjina, Jainkoaren Ama; zure jaiotza ospatzen dogunontzat,
izan zaitez bitarteko Jainkoaren aurrean.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua eta
goresgarria zara zu, Maria Birjina, Jainkoaren Ama; zure jaiotza ospatzen dogunontzat,
izan zaitez bitarteko Jainkoaren aurrean.
Jainkoaren hitza
Erm
9, 4-5
Israldarrak dira honeik; eta eurek dabe
seme-alabatzakoa, aintza, alkartea, Legea, gurtza ta agintzariak. Eurenak dira
Aitalehenak; eurengandik dator, haragi-aldetik, Kristo: gauza guztien ganetik
dagoana, Jainko bedeinkatua gizaldietan. Amen.
Galderantzuna
V/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
V/. Bedeinkatua
zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
R/. Jauna
zurekin.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
Magn. ant. Goratu daigun,
Maria Birjina dohatsuaren jaiotegun handia; onik begiratu eutson Jainkoak haren
apaltasunari eta, aingeruak esandako lez, munduaren eroslea sortu eban.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goratu daigun,
Maria Birjina dohatsuaren jaiotegun handia; onik begiratu eutson Jainkoak haren
apaltasunari eta, aingeruak esandako lez, munduaren eroslea sortu eban.
Eskariak
Goretsi
daigun Jainkoa, Aita ahalguztiduna, eta Maria, Haren Semearen ama, gizaldi
guztiek goraldu eiela gura izan dau-ta, egin deiogun otoitz, esanez:
Egin bei otoitz gure alde graziaz
beteak.
—Jainko
mirarigile, Maria guztiz garbiak zeruan gorputz eta arimaz Kristoren aintzan
parte izatea nahi izan dozun Horrek, * zuzendu eizuz aintza beratara zure
seme-alabon bihotzak.
—Maria
gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna, nahigabetuei
alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa eta bakea ugari.
—Maria graziaz betea egin dozun Jauna, * emon grazia ugari gizaki guztiei.
—Zure
Eleiza bihotz bat eta arima bat izan daitela maitasunean, * eta zure
fededunek iraun daiela bat eginik otoitzean, Maria Jesusen amagaz.
—Maria
zeruko Erregina egin dozun Jauna, * egizu, hildakoak santuekaz batera poztu
daitezala zure erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Emoiguzu
Jauna, zure zerbitzarioi zeruko graziaren dohaia; Maria Birjina zure Semearen
ama egin zenduanean, gure salbazinoaren hasiera izan genduanok, haren jaiotza
ospatzean bake osoa jadetsi daigun. Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.