Irailaren 15ean
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
AGUR, AMA,
ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginahalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, hitzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
1 Ant. Kristo
da gure bakea; Harek gurutzearen bidez baketu gaitu Jainkoarekin.
Sal 121
Ha bai poza
nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri
lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez
Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien
eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo
da gure bakea; Harek gurutzearen bidez baketu gaitu Jainkoarekin.
2 Ant. Hurreratu
gaitezan Jainko biziaren herrira, eta itun barri baten bitarteko dan
Jesusengana.
126 Salmoa
Etxea Jaunak
ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hurreratu
gaitezan Jainko biziaren herrira, eta itun barri baten bitarteko dan
Jesusengana.
3 Ant. Kristogan,
bere odolaz dogu erospena.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristogan,
bere odolaz dogu erospena.
Jainkoaren hitza
2 Tm 2, 10-12a
Aukeratuen
onerako daroat nik guztia, Kristok betiko aintzarekin emoten dauan salbazinoa horreek
ere jadetsi daien. Benetako hitza: Harekin hilten bagara, bizi izan ere, Beragaz
bizi izango gara, nekeetan irauten badogu, Beragaz izango gara errege ere.
Galderantzuna
V/. Maria
Birjina, zeru-lurretako erreginea, egoan * Jaunaren kurutze oinetan.
R/. Maria
Birjina, zeru-lurretako erreginea, egoan * Jaunaren kurutze oinetan.
V/. Zorionekoa,
hil barik irabazi ebana martirien palmadarra.
R/.
Jaunaren kurutze oinetan.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Maria
Birjina, zeru-lurretako erreginea, egoan * Jaunaren kurutze oinetan.
Magn. ant. Jesusek, bere
ama ikustean, eta han bertan Berak hain maite eban ikaslea, holan esan eutson
amari: «Andra, horra hor zure semea!» Eta gero ikasleari: «Horra hor zure ama!»
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusek, bere
ama ikustean, eta han bertan Berak hain maite eban ikaslea, holan esan eutson
amari: «Andra, horra hor zure semea!» Eta gero ikasleari: «Horra hor zure ama!»
Eskariak
Goretsi daigun Jainkoa, Aita
ahalguztiduna, eta Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraldu eiela
gura izan dau-ta, egin deiogun otoitz, esanez:
Egin bei
otoitz gure alde graziaz beteak.
—Jainko mirarigile, Maria guztiz garbiak zeruan gorputz eta arimaz Kristoren
aintzan parte izatea nahi izan dozun Horrek, * zuzendu eizuz aintza
beratara zure seme-alabon bihotzak.
—Maria gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna,
nahigabetuei alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa
eta bakea ugari.
—Maria graziaz betea egin dozun Jauna, * emon
grazia ugari gizaki guztiei.
—Zure Eleiza bihotz bat eta arima bat izan daitela maitasunean, * eta
zure fededunek iraun daiela bat eginik otoitzean, Maria Jesusen amagaz.
—Maria zeruko Erregina egin dozun Jauna, * egizu, hildakoak santuekaz
batera poztu daitezala zure erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, zure Semearen oinazeetan bere Amak kurutzearen ondoan parte hartzea nahi
izan zendun; emoiozu Eleizari be Mariagaz bat egitea Jesusen nekaldian, gero
bat egiteko Haren biztueran. Zure Seme
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.