Urtarrilaren 25
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/. Kristo
berpiztuaren
lekuko
zaretenok,
zaindu
Jainko-herria
fedean eta
batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Pozik
harrotuko naz nire argaltasunetaz, Kristoren indarra bizi dadin nigan.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pozik
harrotuko naz nire argaltasunetaz, Kristoren indarra bizi dadin nigan.
2 Ant. Nik
landatu egin neban; Apolok ura emon; baina haziazo, Jainkoak haziazo dau.
125 Salmoa
Jaunak Siongo
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nik
landatu egin neban; Apolok ura emon; baina haziazo, Jainkoak haziazo dau.
3 Ant. Niretzat,
bizi izatea Kristo da; eta hiltea, irabazia. Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean
harrotu behar dot nik.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Niretzat,
bizi izatea Kristo da; eta hiltea, irabazia. Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzean
harrotu behar dot nik.
Jainkoaren hitza
1 Kor 15, 9-10
Apostoluen
artean txikiena naz ni, apostolu izaterik ere merezi ez dodana, Jainkoaren Eleizaren
aurka ibilia naz-eta. Baina Jainkoaren graziaz naz nazan hau, eta Haren grazia
ez da izan alperrekoa nigan; hareek guztiek baino lan gehiago egin dot-eta; ez,
ordea, nik; Jainkoaren graziak, baino, nigaz.
Galderantzuna
V/. Goretsiko zaitut, Jauna, * bihotz osoz.
R/. Goretsiko zaitut, Jauna, * bihotz osoz.
V/. Beti ospatuko dot zure izena atzerrietan.
R/. Bihotz osoz.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Goretsiko zaitut, Jauna, * bihotz
osoz.
Magn. ant. Paulo apostolu santu, egiaren
zabaltzaile eta jentilen irakasle; izan zakiguz aldeko, zu aukeratu zaituan
Jainkoaren aurrean.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Paulo
apostolu santu, egiaren zabaltzaile eta jentilen irakasle; izan zakiguz aldeko,
zu aukeratu zaituan Jainkoaren aurrean.
Eskariak
Senideok, Apostoluak oinarri doguzala, eskatu deiogun Aita ahalguztidunari bere
herriaren alde, esanez:
Izan gogoan,
Jauna, zure Eleiza.
—Aita, zure Semea hilen artetik biztu zanean, lehenik Apostoluei agertzea nahi
izan zendun: * egin gaizuz Kristoren testigu munduaren azken-mugetaraino.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera: *
lagundu eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, mundu guztia argitu dozu Paulo apostolu santuaren hitzez; haren Kristogana
bihurtzea gaur ospatzen dogun ezkero, egizu, haren antzera gu ere Zeugana bihurtu
gaitezala, zure eta egiaren lekuko eta autorle izan gaitezan munduaren aurrean.
Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.