Agorrilaren 15
I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
AGUR, AMA,
ERRUKIZ BETEA
Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!
Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!
Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!
Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, itzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!
Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!
Salmoak
1
Ant. Kristok zeruetara igon eban, eta betirauneko
aulkia prestatu eutson bere Ama guztiz garbiari, alleluia.
112 Salmoa
Jaunaren
morroiak, goretsi eizue,
Jaunaren izena goretsi eizue.
Jaunaren izena
bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Jauna garai
dago herri guztien aldean,
Haren ospea ortziaren ganean.
Nor da Jauna,
gure Jainkoa, hainakorik?
Goian jesarrita dago;
eta begia jaitsiten dau
zeru eta lurreraino.
Jasoten dau
dohakabea hautsetatik,
ataraten behartsua sats artetik;
jesarriazo daian nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.
Agor zana biziazoten dau etxean,
seme-alaben ama eginik pozetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Kristok zeruetara igon eban, eta betirauneko
aulkia prestatu eutson bere Ama guztiz garbiari, alleluia.
2 Ant. Ebak
itxi ebazan guztiontzat zeruko ateak, eta Maria Birjinak zabaldu, alleluia.
147 Salmoa
Jerusalem,
ospatu eizu Jauna,
Sion, goretsi eizu zure Jainkoa.
Zure ateen sarrailak
—indartu
ditu-ta,
—zure
seme-alabak zure barruan
—bedeinkatu
ditu.
Zure mugetan bakea ezarri dau-ta,
—gari-maminez
asetu zaitu.
Bialtzen dau
lurrera bere berbea,
eta Haren hitza bizkor eta arin doa.
Emoten dau edurra ardi-ulea lez,
zabaltzen dau antzigarra
hautsa lez.
Ogi-apurraren
antzera
—jaurtitzen
dau bere izotza:
—Nork
jasan daike haren hotza?
Bialtzen dau bere hitza,
—eta
harekin urtu egiten dira,
—bere
haizeari eraginez
—urak
isurika doaz.
Iragarri
deutso bere hitza Jakobi,
—bere
erabagi eta aginduak Israeli.
Ez deutso egin holakorik beste herriri,
—bere
aginduak
—ez
deutsoz agertu beste inori.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ebak
itxi ebazan guztiontzat zeruko ateak, eta Maria Birjinak zabaldu, alleluia.
3 Ant. Aingeru-talde
guztiak baino gorago izan da jasoa Maria Birjina; erdu guztiok, goraldu daigun
Kristo Errege, mende guztietako erregetza dauana.
Kantika: Flp 2,6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez
agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginez heriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik
Jainkoak goratu egin eban,
eta izen guztien gaineko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guztiak makurtu daitezan,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Aingeru-talde
guztiak baino gorago izan da jasoa Maria Birjina; erdu guztiok, goraldu daigun
Kristo Errege, mende guztietako erregetza dauana.
Jainkoaren hitza
Erm 8, 30
Aurrez
aukeratu ebazanak, deitu ere egin ebazan; deituei, barriz, bere zuzentasuna
emon eutsen; eta zuzen-eginak, aintzaz bete ebazan.
Galderantzuna
V/. Maria
Birjina zerura jasoa izan da, * pozarren dagoz aingeruak.
R/. Maria
Birjina zerura jasoa izan da, * pozarren dagoz aingeruak.
V/. Arerioei
nitaz poztutzen itzi ez deutsezulako.
R/. Pozarren
dagoz aingeruak.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Maria
Birjina zerura jasoa izan da, * pozarren dagoz aingeruak.
Magn. ant. Dohatsu deituko nabe gizaldi guztiek, Aalguztidunak handiak
egin deustaz-eta, alleluia.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dohatsu
deituko nabe gizaldi guztiek, Aalguztidunak handiak egin deustaz-eta, alleluia.
Eskariak
Goretsi daigun Jainkoa, Aita
ahalguztiduna; eta Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraltzea nahi
izan dau-ta, egin deiogun otoitz, esanez:
Graziaz beteak
egin bei otoitz gure alde.
—Jainko mirarigile, Maria guztiz garbiak zeruan gorputz eta arimaz Kristoren
aintzan parte izatea nahi izan dozun Horrek, * zuzendu eizuz aintza beratara
zure seme-alabon bihotzak.
—Maria gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna,
nahigabetuei alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa eta
bakea ugari.
—Maria errukizko Ama egin dozun Jauna, * izan daigula Haren laguntza
arriskuetan aurkitzen garanean.
—Mariari Jesusen eta Joseren etxean ama izateko eginkizuna emon zeutsan Jauna,
* egizu, ama guztiak, Harek lagunduta, euren etxeetan maitasuna eta
santutasuna gehitzen ahalegindu daitezala.
—Mariari erregina-koroia emon zeutsan Jauna, * egizu, gure hildakoak beti
izan daitezala zoriontsu zeruan santu guztien artean.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, Maria Birjinari, haren apaltasuna atsegin izan jatzulako, zure Seme
bakarraren ama izateko grazia emon zeutsan, eta egun honetan parebako koroi
ospetsua; on egin beigu haren otoitzak, eta erospeneko misterioaz salbatu
gaituzunok, eroan gaizuz harengana zeruko ospera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.