Lorailaren 14
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/.
Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu
Jainko-herria
fedean eta
batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1
Ant. Zuek
Neugaz iraun dozue, nire estualdietan. (Alleluia).
115
Salmoa
«Ni
bai dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer
bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Zuek
Neugaz iraun dozue, nire estualdietan. (Alleluia).
2
Ant. Ni zerbitzari lez nago zuen artean. (Alleluia).
125
Salmoa
Jaunak
Siongo atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu
eizu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan
han joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ni
zerbitzari lez nago zuen artean. (Alleluia).
3
Ant. Orain
ez deutsuet gehiago morroi esaten, nire adiskide baino, Aitagandik ikasi dodan
guztia iragarri deutsuet-eta zuei. (Alleluia).
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Orain
ez deutsuet gehiago morroi esaten, nire adiskide baino, Aitagandik ikasi dodan
guztia iragarri deutsuet-eta zuei. (Alleluia).
Jainkoaren hitza
Ef
4, 11-13
Kristok
Berak egin ditu batzuk apostolu, beste batzuk profeta, beste batzuk ebanjelari,
beste batzuk artzain eta irakasle, eleiztarrak euren zerbitzu-lanetarako
eratzeko, eta Kristoren gorputza eregiteko, guztiok Jainkoaren Semearen
sinistez eta ezagueraz bat izatera heldu arte, gizon heldu izateraino
—Kristoren adin beteko izateraino—.
Galderantzuna
V/.
Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
R/.
Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
V/.
Haren mirariak herri guztietan.
R/.
Atzerrietan.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
Magn. ant. Ez nozue zuek Ni aukeratu, Neuk baino
zuek; eta ipini zaituet joan zaitezen eta frutu emon daizuen, eta zuen frutuak
iraun daian. (Alleluia).
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ez nozue zuek Ni aukeratu, Neuk baino zuek; eta ipini
zaituet joan zaitezen eta frutu emon daizuen, eta zuen frutuak iraun daian.
(Alleluia).
Eskariak
Senideok, Apostoluak oinarri doguzala, eskatu deiogun Aita ahalguztidunari bere
herriaren alde, esanez:
Izan
gogoan, Jauna, zure Eleiza.
—Aita, zure Semea hilen artetik biztu zanean, lehenik Apostoluei agertzea nahi
izan zendun: * egin gaizuz Kristoren testigu munduaren azken-mugetaraino.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera: *
lagundu eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure apostoluen taldean sartu
zenduan Matias dohatsua; iguzu haren otoitzez, zure maitasunez deituak garanok,
zure aukeratuen arteko izan gaitezala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi
eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.