26_10

0815_Mariaren Zeruratzea II

Agorrilaren 15

II. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarreak

AGUR, AMA, ERRUKIZ BETEA

Agur, Ama, errukiz betea,
Jainkoaren grazizko lorea,
itxaropen ustelik gabea,
Ama pozez Jainkoak asea,
zu Maria!

Gizadian haurrik ederrena,
neskatxetan agurgarriena,
birjinetan garbiz garbiena,
ta gorago zeruan zaudena,
zu Maria!

Egin zaitu Jaunak miragarri;
hautu zaitu mirabetzat, Mari,
aukeratu andre zoragarri,
zeruko ta lurreko mirari,
zu Maria!

Nahi zaitugu dohatsu aitortu,
eginalez ezin dugu lortu,
esan, jardun, itzetan agortu,
Zu goratzen geldi gera mutu,
oi Maria!

Zakigu, Ama, bizian atsegin,
gauden beti pozetan zurekin,
atzerritik irtetearekin
bil zeruan gu aingeruekin,
oi Maria!


Salmoak

1 Ant. Maria zeruetara jasoa izan da; pozarren dagoz aingeruak, eta bedeinkatzen dabe Jauna.

121 Salmoa

Ha bai poza nirea, esan eustenean:
      «Bagoaz Jaunaren etxera».
      Oraintxe heldu dira gure oinak,
      Jerusalem, zure atarira.

Jerusalen uri lez da jasoa.
      dan-dana batean batua.
      Leinuak, Jaunaren leinuak,
      bertara igoten dabe,
      Israelen lege danez
      Jaunaren izena ospatzera.
      Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
      Davideneko mahaia.

Eskatu eizuez Jerusalementzat
      bakerako diranak:
      «Lasai bizi bitez
      Zu maite zaituenak.
      Izan bedi bake zure harresietan,
      lasaitasun zure jauregietan».

Nire anaien eta lagunen aldera,
      hauxe dinot: «bakea zurekin».
      Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
      maite dodalako,
      ondasunak opa ditut zuretzako.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Maria zeruetara jasoa izan da; pozarren dagoz aingeruak, eta bedeinkatzen dabe Jauna.

 

2 Ant. Maria Birjina zeruetara jasoa izan da: hantxe dago erregeen Erregea, izarrezko aulkian jesarrita.

126 Salmoa

Etxea Jaunak ez bada jasoa,
      etxegileek alperrik dihardue.
      Jaunak zaintzen ez badau uria,
      uri-zainak alperrik dihardu.

Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
      berandu ohean etzun
      eta neke-ogia jatea:
      Jaunak emoten deutse-ta ogia
      bere maiteei, lo dagozala!

Hain zuzen,
      Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
      sari dira sabel seme-alabak.
      Gudari-eskuan gezia lez,
      gazte aroko semeak hala.

Dohatsu, gezi-ontzia
      hareekin bete daikena,
      ezin daiteke lotsatu etsaiekin
      atean auzitan diharduala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Maria Birjina zeruetara jasoa izan da: hantxe dago erregeen Erregea, izarrezko aulkian jesarrita.

 

3 Ant. Jaunak bedeinkatu zaitu zu, Maria Birjina, eta guk zeure bidez hartu dogu biziaren frutua.

Kantika Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jaunak bedeinkatu zaitu zu, Maria Birjina, eta guk zeure bidez hartu dogu biziaren frutua.
 

Jainkoaren hitza

1 Kor 15, 22-23

         Adamengan heriotza daben lez guztiek, Kristogan bizia izango dabe guztiek. Baina bakotxak bere mailan: lehenengo Kristok, lehenengo frutu lez; gero, kristau guztiek.

 

Galderantzuna 

V/. Maria Birjina jasoa izan da, * aingeru-talde guztiak baino gorago.
R/. Maria Birjina jasoa izan da, * aingeru-talde guztiak baino gorago.

V/. Bedeinkatua, ha goratu dauan Jauna.
R/. Aingeru-talde guztiak baino gorago.

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Maria Birjina jasoa izan da, * aingeru-talde guztiak baino gorago.


Magn. ant.
Gaur zerura igon dau Maria Birjinak: poztu zaiteze, Kristorekin betiko da-ta erregina zeruan.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gaur zerura igon dau Maria Birjinak: poztu zaiteze, Kristorekin betiko da-ta erregina zeruan.

 

Eskariak

         Goretsi daigun Jainkoa, Aita ahalguztiduna; eta Maria, Haren Semearen ama, gizaldi guztiek goraltzea nahi izan dau-ta, egin deiogun otoitz, esanez:

Graziaz beteak egin bei otoitz gure alde.

      —Jainko mirarigile, Maria guztiz garbiak zeruan gorputz eta arimaz Kristoren aintzan parte izatea nahi izan dozun Horrek, * zuzendu eizuz aintza beratara zure seme-alabon bihotzak.

      —Maria gure ama egin dozun Jauna, emon haren bitartez, gaixoei osasuna, nahigabetuei alaitasuna, pekatariei parkamena, * eta guztiei salbazinoa eta bakea ugari.

      —Maria errukizko Ama egin dozun Jauna, * izan daigula Haren laguntza arriskuetan aurkitzen garanean.

         —Mariari Jesusen eta Joseren etxean ama izateko eginkizuna emon zeutsan Jauna, * egizu, ama guztiak, Harek lagunduta, euren etxeetan maitasuna eta santutasuna gehitzen ahalegindu daitezala.

         —Mariari erregina-koroia emon zeutsan Jauna, * egizu, gure hildakoak beti izan daitezala zoriontsu zeruan santu guztien artean.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

         Jainko Jauna, Maria Birjinari, haren apaltasuna atsegin izan jatzulako, zure Seme bakarraren ama izateko grazia emon zeutsan, eta egun honetan parebako koroi ospetsua; on egin beigu haren otoitzak, eta erospeneko misterioaz salbatu gaituzunok, eroan gaizuz harengana zeruko ospera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...