26_09

0806_Jaunaren Antzaldatzea I

Agorrilaren 06

I. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

ZABAL, OTOI, JAUNA

Zabal, otoi, Jauna, / nire begiak, 
ikus ditzaten
zure bihotzaren / miragarriak.

Bide-bazterrean / bait nago itsu,
senda nazazu:
Zu, nere Jauna, Zu / ikus zaitzadan.

Zabal, otoi, Jauna, / nire eskuak:
Beude zabalik,
ta piztu bitzate / bihotz ahulduak.

Gaitz guztien gaindi, / noan Zurekin;
har ni eskutik,
gurutzera ere / joan ahal nadin.

Zabal, otoi, Jauna, / nire bihotza,
entzun dezadan,
behartsuen deian, / Kristoren boza.

Askorentzat, Jauna, / Zu hila zaude;
egon nirekin;
inoiz gal ez nadin / pitz nigan fede.

 
Salmoak

1 Ant. Hartu ebazan Jesusek Beragaz bere ikasleak, eta mendi goi batera igon eban, eta hareen aurrean antz-aldatu egin zan.

112 Salmoa

Jaunaren morroiak, goretsi eizue, 
    Jaunaren izena goretsi eizue.
    Jaunaren izena
    bedeinkatua izan bedi,
    orain eta gizaldiz gizaldi.
    Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
    goretsia izan bedi Jaunaren izena.

Jauna garai dago herri guztien aldean,
    Haren ospea ortziaren ganean.
    Nor da Jauna,
    gure Jainkoa, hainakorik?
    Goian jesarrita dago;
    eta begia jaitsiten dau
    zeru eta lurreraino.

Jasoten dau dohakabea hautsetatik,
    ataraten behartsua sats artetik;
    jesarriazo daian nagusiekin,
    bere herriaren nagusiekin.
    Agor zana biziazoten dau etxean,
    seme-alaben ama eginik pozetan. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Hartu ebazan Jesusek Beragaz bere ikasleak, eta mendi goi batera igon eban, eta hareen aurrean antz-aldatu egin zan.

 

2 Ant. Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.

116 Salmoa

Goretsi eizue Jauna, atzerri guztiak,
   goraldu eizue, herri guztiak.
    Sendotu daualako gugan bere maitasuna,
    eta beti-betiko dago Haren leialtasuna. 

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Moises eta Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.

 

3 Ant. Jauna, bai ederto gagozala hemen! Ggura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zeuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat.

 Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.  

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.  

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia.  

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  

Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jauna, bai ederto gagozala hemen! Ggura badozu, hiru txabola egingo ditut: bata Zeuretzat, bestea Moisesentzat, eta bestea Eliasentzat.
 

Jainkoaren hitza

Flp 3, 20-21

         Guk zeruan dogu gure herria; eta, itxaron, handixik itxaroten dogu Salbatzailea, Jesu Kristo gure Jauna. Berak aldatuko dau gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren antzeko eginez, gauza guztiak menperatzeko dauan indarrez.
 

Galderantzuna 

V/. Distiratsu agertu zara Jainkoaren aurrean. * Alleluia, alleluia.
R/. Distiratsu agertu zara Jainkoaren aurrean. * Alleluia, alleluia.

V/. Jainkoak horrexegatik jantzi zaitu edertasunez.
R/. Alleluia, alleluia. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Distiratsu agertu zara Jainkoaren aurrean. * Alleluia, alleluia.


Magn. ant.
Kristo Jesus, Aitaren aintzaren argi distiratsu, eta Haren izatearen irudi da. Berak eusten deutse gauza guztiei bere berba indartsuz. Eta pekatuen garbikuntza egin ondoren, bere aintza agertu dau gaur mendi baten gailurrean.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Kristo Jesus, Aitaren aintzaren argi distiratsu, eta Haren izatearen irudi da. Berak eusten deutse gauza guztiei bere berba indartsuz. Eta pekatuen garbikuntza egin ondoren, bere aintza agertu dau gaur mendi baten gailurrean.
 

Eskariak

        Mendian ikasleen aurrean arrigarriro antz-aldatu zen gure Salbatzaileari uste osoz eska dezaiogun:

Gure Jainko, argitu eizuz gure ilunpeak.

         —Kristo, Zure biztuerea iragarri zeutsen antz-aldatuta zure ikasleei nekaldi-aurretik; munduko nekeetan parte dauan zure Eleizearen alde eskatzen deutsugu: * nekeetan zure garaipenaren pozez antz-aldatu daitela.

         —Kristo, Pedro, Santiago eta Joan, Zeugaz hartu eta mendi batera eroan zenduzan; gure Aita Santu I…ren eta gotzainen alde eskatzen deutsugu: * zure herriari zerbidu deioela biztuerako itxaropenean.

         —Kristo, Moisesen eta Eliasen aurrean zure aurpegia distiratzen jarri zenduan; antxinatik Zeuretzat aukeratu zenduan judutar-herriaren alde eskatzen deutsugu: * salbazino osora heldu daitela.

         —Kristo, Egilearen aintzak inguratu zinduzanean, lurra argitu egin zenduan; gogo oneko gizaki guztien alde eskatzen deutsugu: * zeure argitan ibili daitezala.

         —Kristo, gure gorputz ezerez hau aldatuko dozu eta zeure gorputz argi-argiaren antzeko bihurtuko; hildako gure senideen alde eskatzen deitsugu: * zure aintzan sartu daitezala.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Jainko Jauna, zure Semearen Antz-aldatzean, Moises eta Elias testigu zirala, fedeko misterioak sendotu zenduzan, eta zure seme egingo ginduzuzala harrigarriro jakinazo; egizu, zeure Seme maitearen hitza entzun daigula, Harekin zeruko zorionean parte izan daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...