26_09

0426_San Isidoro, gotzaina

Jorrailaren 26

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

BURU ZERA, KRISTO

Buru zera, Kristo, / artzainen Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.

Zure Espirituaz / krisma ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian. 

Artzain zuen eta / neurri artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek hura
berena zuten. 

Haren lana sariz / ordaintzen duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
 

 
Salmoak

1 Ant. Ebanjelioaren zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz.

14 Salmoa

Jauna, nor dagoke zure txabolan?
      Nor bizi daiteke
      zure mendi santuan? 

      Akatsik barik eta zintzo dabilana,
      bere artean egia dinoana;
      mihinez inor bezten ez dauana,
      hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
      auzokoa lotsagarri izten ez dauana;

gaiztoari esker txarra emoten deutsona,
      Jainko-bildur dana
      ospatzen dauana;
      bere kaltetan zin eginik ere
      aldatzen ez dana,
      dirua irabazitan emoten ez dauana,
      erru bakoaren aurka
      eskupekorik hartzen ez dauana.

Honeek egiten dituana,
      ez da kolokatuko sekulan.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Ebanjelioaren zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz. 

 
2 Ant. Nire Jauna Jainkoaren aingerua bezain zuhurra da, eta badaki lurrean jazoten dan guztia, alleluia.

111 Salmoa

Dohatsu, Jaunaren bildur dan gizona,
      Haren aginduak oso maite dituana.
      Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
      zintzoen ondorengoa onetsia.

Haren etxean onak eta ondasunak,
      beti iraungo dau haren zabaltasunak.
      Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
      onbera da, errukitsua ta zuzena.

Zorionekoa, errukitu eta emon
      egiten dauan gizona,
      bere gauzak
      zuzen atontzen dituana.
      Ez da koloka ibiliko behin ere,
      haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,
      bizkor dau bihotza
      Jaunagan itxaroten.
      Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
      bere etsaiak lotsaz ikusi arte.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
      beti irautekoa da
      haren esku-zabala,
      ospez jagiko da haren ahalmena.

Hau ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
      haginen karraskaz agortuko,
      gaiztoen guraria ez da jazoko.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Nire Jauna Jainkoaren aingerua bezain zuhurra da, eta badaki lurrean jazoten dan guztia, alleluia.

 

3 Ant. Niri grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean aldarrikatzea.

           Kantika:   Apk 15, 3-4

Jauna, Jainko ahalguztiduna,
         Handiak eta harrigarriak dira
      Zuk eginak!
      Atzerrien errege,
      zuzenak eta egiazkoak
      zure bideak!

Nor ez da izango zure bildur, Jauna?
      Nork ez dau goretsiko zure izena?
      Zeu baino ez zara-ta santua!
      Atzerriak etorri eta zure aurrean
      ahuspeztuko dira,
      zure erabagiak zuzenak
      agertu dira-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.
 

Ant. Niri grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean aldarrikatzea.
 

Jainkoaren hitza

1 Pe 5, 1-4

      Zuen alkarteko buruzagiei, nik, hareen kideko nazan honek, Kristoren nekeen testigu, eta gero agertu dauan aintzan partedun nazan honek, hauxe eskatzen deutsuet: larratu eizue, zuen esku dagoan Jainkoaren artaldea; ez zaindu, ordea, behartuta lez; gogoz baino, Jainkoak nahi dauan lez; ez irabazi zikinari begira ere, hutsean baino; ezta menpekoen jauntxo lez ere, taldearen eredu izanez baino. Eta, Artzain nagusia agertu daitenean, zimeltzen ez dan aintzazko koroia izango dozue.

 

Galderantzuna 

V/. Batzarraren erdian * edegi eban ahoa.
R/. Batzarraren erdian * edegi eban ahoa. 

V/. Eta Jaunak jakituriaz eta zuhurtasunez bete eban.
R/. Edegi eban ahoa. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Batzarraren erdian * edegi eban ahoa.


Magn. ant.
Jakituria eta jakintza emon eutsozan Jaunak Isidoro dohatsuari, eta gauzak aztertzeko ahalmena; gauza sakonak eta ezkutukoak azaldu eutsozan, alleluia.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jakituria eta jakintza emon eutsozan Jaunak Isidoro dohatsuari, eta gauzak aztertzeko ahalmena; gauza sakonak eta ezkutukoak azaldu eutsozan, alleluia.

 

Eskariak

      Goretsi daigun Kristo, gizadiaren argi lez Aitak mundura bialdua, eta otoitz egin deiogun, esanez:

Argitu eizu, Jauna, zure herria.

      —Isidoro donearen bitartez, gure Eleizea argitu egin zenduan; * egizu, herri honetako kristinau guztiak zintzotasunean distiratsu agertu daitezala.

      —Isidoro donearen bitartez, zuzen bizi izaten irakatsi deuskuzu zure nahia betez; * lagundu eiguzu egite onen frutuak ekarten.

      —Isidoro donea jakite eta adimen-espirituz bete zenduan; * egizu, jakituriari, azterketari eta kondairari emonak diranak, egiaren bidetik jarraitu daiela, Zugana heldu arte.

      —Isidoro donearen senitarte eta ondare izan zara Zu; * egizu, zure odolaz erosiak izan diranetatik ez daitela inor galdu.

      —Isidoro doneari gizakiak Jaunagaz eta elkarregaz adiskidetzeko esku ona emon zeutsan; * parkatu pekatariei euren txarkeriak eta hartu eizuz hildakoak zure erreinuan, zure aurpegia ikusi daien.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Jauna, Jainko ahalguztiduna, giza-jakintzaren maisu egin zenduan Isidoro gotzain eta eleiz-irakasle santua; egizu, honen otoitzez, arretaz bilatu daigula betiereko egia, eta bihotz zabalez onartu. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...