Agorrilaren 06
II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
ZABAL, OTOI, JAUNA
Zabal, otoi, Jauna, / nire
begiak,
ikus ditzaten
zure bihotzaren / miragarriak.
Bide-bazterrean / bait nago itsu,
senda nazazu:
Zu, nere Jauna, Zu / ikus zaitzadan.
Zabal, otoi, Jauna, / nire eskuak:
Beude zabalik,
ta piztu bitzate / bihotz ahulduak.
Gaitz guztien gaindi, / noan
Zurekin;
har ni eskutik,
gurutzera ere / joan ahal nadin.
Zabal, otoi, Jauna, / nire bihotza,
entzun dezadan,
behartsuen deian, / Kristoren boza.
Askorentzat, Jauna, / Zu hila
zaude;
egon nirekin;
inoiz gal ez nadin / pitz nigan fede.
Salmoak
1
Ant. Hartu ebazan Jesusek Beragaz bere ikasleak, eta
mendi goi batera igon eban, eta hareen aurrean antz-aldatu egin zan.
Sal 109
Hona, Jaunak
esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik
zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu
jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna
zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Hartu
ebazan Jesusek Beragaz bere ikasleak, eta mendi goi batera igon eban, eta
hareen aurrean antz-aldatu egin zan.
2
Ant. Hodei
argi batek estaldu ebazan, eta hodeitik ahots bat entzun zan: Hauxe da nire
Semea, nire Maitea; Honexengan dot nire atsegina.
120 Salmoa
Begiok
mendietara jasotzen nik:
laguntza niri nondik?
Jaunagandik nire laguntza,
Harek zeru-lurrak egin ditu-ta.
Ez deutsu oina
kolokan itziko,
zure zaintzaileak
ez dau lo-kukurik egingo.
Israel zaintzen dagoana,
ez dau lo-kukuak hartuko, ez loak.
Jauna da zure
zaintzaile,
Jauna dozu eskoi-aldetik gerizpe.
Ez zaitu joko egunez eguzkiak,
ez eta gauez ere ilargiak.
Jaunak jagongo
zaitu gatx guztitik,
zainduko zure bizia heriotzatik,
Zure sartu-urtenak
Jaunak zainduko ditu,
oraindixik betiko.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hodei
argi batek estaldu ebazan, eta hodeitik ahots bat entzun zan: Hauxe da nire
Semea, nire Maitea; Honexengan dot nire atsegina.
3
Ant. Menditik behera jasterakoan, Jesusek hauxe
agindu eutsen: Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik-eta Gizonaren Semea hilen
artetik biztu arte, alleluia.
Kantika (Ikus 1 Tm 3,
16)
R/. Goretsazue
Jauna, atzerri guztiak.
Kristo, haragian agertu da,
zintzo autortu dau Espirituak;
R/. Goretsazue
Jauna, atzerri guztiak.
azaldu jake mezulariei,
iragarria izan jake atzerriei;
R/. Goretsazue
Jauna, atzerri guztiak.
sinistua izan da munduan,
eta aintzara goratua.
R/. Goretsazue
Jauna, atzerri guztiak.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Menditik
behera jasterakoan, Jesusek hauxe agindu eutsen: Ez esan inori ikusi dozuen hau,
harik-eta Gizonaren Semea hilen artetik biztu arte, alleluia.
Jainkoaren hitza
Erm 8, 16-17
Espirituak berak, geure espirituarekin
batera autortzen dau, Jainkoaren seme-alaba garala. Eta seme-alaba bagara,
baita oinordeko be; Jainkoaren oinordeko, eta Kristoren oinordekide; nekeetan Haren
kideko bagara, aintzan ere Haren kideko izan gaitezan.
Galderantzuna
V/. Distira
ta edertasuna joakoz aurrean. * Alleluia, alleluia.
R/. Distira
ta edertasuna joakoz aurrean. * Alleluia, alleluia.
V/. Indarra
ta argia dagoz Haren jauretxean.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Distira
ta edertasuna joakoz aurrean. * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Berbotsa entzutean, ahuspez jausi
ziran lurrera ikasleak, bildurraren bildurrez. Hurreratu jaken Jesus, ikutu
ebazan eta hauxe esan eutsen: Jagi zaiteze; ez izan bildurrik, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Berbotsa entzutean, ahuspez jausi ziran lurrera
ikasleak, bildurraren bildurrez. Hurreratu jaken Jesus, ikutu ebazan eta hauxe
esan eutsen: Jagi zaiteze; ez izan bildurrik, alleluia.
Eskariak
Mendian ikasleen aurrean harrigarriro
antz-aldatu zan gure Salbatzaileari uste osoz eskatu deiogun:
Gure
Jainko, argitu eizuz gure ilunpeak.
—Kristo,
Zure biztuerea iragarri zeutsen antz-aldatuta zure ikasleei nekaldi-aurretik;
munduko nekeetan parte dauan zure Eleizearen alde eskatzen deutsugu: * nekeetan
zure garaipenaren pozez antz-aldatu daitela.
—Kristo,
Pedro, Santiago eta Joan, Zeugaz hartu eta mendi batera eroan zenduzan; gure
Aita Santu I…ren eta gotzainen alde eskatzen deutsugu: * zure herriari zerbidu
deioela biztuerako itxaropenean.
—Kristo,
Moisesen eta Eliasen aurrean zure aurpegia distiratzen jarri zenduan; antxinatik
Zeuretzat aukeratu zenduan judutar-herriaren alde eskatzen deutsugu: * salbazino
osora heldu daitela.
—Kristo,
Egilearen aintzak inguratu zinduzanean, lurra argitu egin zenduan; gogo oneko
gizaki guztien alde eskatzen deutsugu: * zeure argitan ibili daitezala.
—Kristo,
gure gorputz ezerez hau aldatuko dozu eta zeure gorputz argi-argiaren antzeko
bihurtuko; hildako gure senideen alde eskatzen deitsugu: * zure aintzan sartu
daitezala.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, zure Semearen Antz-aldatzean, Moises eta Elias testigu zirala, fedeko
misterioak sendotu zenduzan, eta zure seme egingo ginduzuzala harrigarriro
jakinazo; egizu, zeure Seme maitearen hitza entzun daigula, Harekin zeruko
zorionean parte izan daigun. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin
batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.