Jorrailaren 25
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/. Kristo
berpiztuaren
lekuko
zaretenok,
zaindu
Jainko-herria
fedean eta
batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Ebanjelioaren
zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz, alleluia.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ebanjelioaren
zerbitzari egina izan naz ni, Jainkoak emon deustan graziaz, alleluia.
2 Ant.
Ebanjelioagaitik egiten dot guztia, barri on horretan neuk ere parte izan daidan,
alleluia.
125 Salmoa
Jaunak Siongo
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ebanjelioagaitik
egiten dot guztia, barri on horretan neuk ere parte izan daidan, alleluia.
3 Ant. Niri
grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean iragartea,
alleluia.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Niri
grazia hau emon jat: Kristoren neurribako aberastasunak jentilen artean iragartea,
alleluia.
Jainkoaren hitza
Kol 1, 3b-6a
Gure
otoitzetan beti dihardugu eskerrak emoten Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren
Aitari, izan dogu-ta Jesu Kristogan dozuen fedearen, eta fededun guztientzat
dozuen maitasunaren barri. Jainkoak zeruetan zuentzat gordeta daukanaren
itxaropenak indar emoten deutsue horretarako: zuengana barri ona, egiaren
barria, lehenengo aldiz etorri zanetik ezagutzen dozuen itxaropenak. Barri on
hori handitzen doa lur osoan eta frutu emoten.
Galderantzuna
V/. Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
R/.
Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
V/. Haren mirariak herri guztietan.
R/.
Atzerrietan.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
Magn. ant. Jainkoaren hitzak betiko irauten dau.
Eta hitz horixe da, zuei iragarten jatzuen barri ona, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoaren
hitzak betiko irauten dau. Eta hitz horixe da, zuei iragarten jatzuen barri
ona, alleluia.
Eskariak
Egin
deiogun otoitz argien Aita dan Jainkoari, Harek barri onaren bitartez deitu
gaitu-ta, sinismenaren argira, eta bere herriaren alde otoitz egin deiogun,
esanez:
Izan gogoan,
Jauna, zure Eleiza.
—Zuk, Jauna, zure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera; * lagundu
eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, barri ona iragarteko eginkizuna emon zeutsan Markos Ebanjelari dohatsuari; egizu, haren irakatsia balia dakigula, Kristoren urratsei zintzo jarraitzeko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.