Zemendiaren 11
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
Buru zera, Kristo, / artzainen
Errege:
herriak osoan, / festa-giro argiz,
zure apaizaren / aintza du kantagai
eresietan.
Zure Espirituaz / krisma
ugaritan
barne igurtzia / emanez, Zuk duzu
egin Elizako / gudari ta buru
zure herrian.
Artzain zuen eta / neurri
artaldeak,
itsuak argi ta / lagun behartsuak,
aita zuten denek, / eta denek hura
berena zuten.
Haren lana sariz / ordaintzen
duzuna,
haren jarraitzaile / egin gaitzazula;
eta gero eman / haren ikasleoi
zure zerua.
Salmoak
1
Ant. Goragarria zu, nekeak ez zinduzan-eta makurtu, ez heriotzeak
menperatu; hilteko bildurrik ez, eta bizi izateko prest!
Sal 14
Jauna, nor
dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari
esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek egiten
dituana,
ez da kolokatuko sekulan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goragarria
zu, nekeak ez zinduzan-eta makurtu, ez heriotzeak menperatu; hilteko bildurrik
ez, eta bizi izateko prest!
2
Ant. Jauna,
zure herriak oraindik behar banau, ez deutsat lanari uko egiten; egin bedi
zure nahia.
111 Salmoa
Dohatsu,
Jaunaren bildur dan gizona,
Haren aginduak oso maite dituana.
Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
zintzoen ondorengoa onetsia.
Haren etxean
onak eta ondasunak,
beti iraungo dau haren zabaltasunak.
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
onbera da, errukitsua ta zuzena.
Zorionekoa,
errukitu eta emon
egiten dauan gizona,
bere gauzak
zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.
Barri txarrak
ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza
Jaunagan itxaroten.
Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
bere etsaiak lotsaz ikusi arte.
Zabaltzen
deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da
haren esku-zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.
Hau ikusiz
gaiztoa sumindu egingo da,
haginen karraskaz agortuko,
gaiztoen guraria ez da jazoko.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jauna,
zure herriak oraindik behar banau, ez deutsat lanari uko egiten; egin bedi
zure nahia.
3 Ant. Urten dau mundu honetatik Martin gotzai santuak; Kristorekin bizi da orain
zoriontsu, abadeen aintza lez.
Kantika: Apk 15, 3-4
Handiak eta
harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da
izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Urten dau mundu honetatik Martin gotzai santuak; Kristorekin bizi da orain
zoriontsu, abadeen aintza lez.
Jainkoaren hitza
1 Pe 5, 1-4
Zuen alkarteko buruzagiei, nik, hareen kideko nazan honek,
Kristoren nekeen testigu, eta gero agertu dauan aintzan partedun nazan honek, hauxe
eskatzen deutsuet: larratu eizue, zuen esku dagoan Jainkoaren artaldea; ez
zaindu, ordea, behartuta lez; gogoz baino, Jainkoak nahi dauan lez; ez irabazi
zikinari begira ere, hutsean baino; ezta menpekoen jauntxo lez ere, taldearen
eredu izanez baino. Eta, Artzain nagusia agertu daitenean, zimeltzen ez dan
aintzazko koroia izango dozue.
Galderantzuna
V/. Senideak
maite izan ditu honek, * herriaren alde otoitz asko egin eban.
R/. Senideak
maite izan ditu honek, * herriaren alde otoitz asko egin eban.
V/. Jaunak
bere oinorde hautatu zaitue.
R/. Herriaren
alde otoitz asko egin eban.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Senideak
maite izan ditu honek, * herriaren alde otoitz asko egin eban.
Magn. ant. Gotzain zorionekoa zu: bihotz-bihotzez
maite izan zenduan Kristo Errege, eta ez zendun lurreko agintarien bildurrik
izan. Gizon santua zu: ez zinduzan etsaien ezpateak hil, baina halan ere,
martirien koroia jadetsi zenduan.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gotzain
zorionekoa zu: bihotz-bihotzez maite izan zenduan Kristo Errege, eta ez zendun
lurreko agintarien bildurrik izan. Gizon santua zu: ez zinduzan etsaien ezpateak
hil, baina halan ere, martirien koroia jadetsi zenduan.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo,
gizadi osoarentzat Jainkoari dagokiozanetan bitarteko egina, eta apaltasunez
eskatu deiogun:
Zaindu eizu,
Jauna, zure herria.
—Alkartearen arduradun
santu eta argitsuen bitartez, zure Eleiza distiratsu egin dozun Jauna, * egizu,
kristau guztiak poztu daitezala Eleiza horren edertasunaz.
—Moisesen antzeko
artzain santuek otoitz egiten eutsuenean, Zuk, Jauna, herriari bere
gaiztekeriak parkatzen zeutsazan * garbitu eizu beti zure Eleiza,
artzain santuen bitartez.
—Zure artzain santuak,
senideen artetik gantzutu, eta harei zure Espiritua emon deutsezu; * bete
eizuz Espiritu Santuaz zure herriaren zuzendariak.
—Zure artzain santuen
ondare egin zinan Zu; * egizu, zure odolaz erosi zenduzanetatik
inor ez daitela Zu barik gelditu.
—Eleiz-artzainen bitartez ardiei betiko
bizia eskeintzen deutsezun Jauna, ez daizala inork lapurtu zure eskutik; * salbau,
Jauna, hildakoak, zure odolaz erositakoak.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, Martin gotzain santuak goretsi zaitu, bai biziaz, bai heriotzaz; barritu
eizuz gure bihotzetan zure graziaren miragarriak, ez heriotzaz, ez biziaz, ez
gaitezan Zugandik aldendu. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.