26_09

Jaunaren Aurkezpena II

Otsailaren 2

II. BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

JESUS, MUNDUKO ARGIA

Jesus, munduko Argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko Bizia.

Jesus, Jainko Gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.

Gure bihotz-barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
Argi Jainkoz betia.

Etxeetan, herrietan
izan denen Nausia,
guztiok zure baitan
dezagun poz bizia.

 
Salmoak

1 Ant. Espiritu Santuak jakinazo eutson Simeoni, ez ebala heriotzarik ikusiko, Jaunaren Mesias ikusi arte.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Espiritu Santuak jakinazo eutson Simeoni, ez ebala heriotzarik ikusiko, Jaunaren Mesias ikusi arte.

 

2 Ant. Haregaitik usapal bi edo usakume bi eskeini eutsoezan Jaunari.

129 Salmoa

Barru-barrutik dagizut oiu Zuri, Jauna,
      entzun, Jauna, nire berbaroa.
      Begoz erne zure belarriak,
      nire oihu eskarira.

Gure erruak
      gogoan badaukazuz, Jauna,
      nor dagoke zutunik, Jauna?
      Baina parkamena Zeugan daukazu,
      Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,
      nere barrua
      Haren hitzaren zain dago.
      Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      halantxe bego Israel Jaunaren zain.
      Jaunagan dago-ta errukia,
      Harengan askatasun ugaria;
      Berak itziko dau Israel askaturik
      egin dauzan hoben guztietatik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Haregaitik usapal bi edo usakume bi eskeini eutsoezan Jaunari.
 

3 Ant. Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbazinoa, herri guztien aurrean ipini dozuna.

         Kantika: Kol 1, 12-20

Eskerrak emoten deutsaguz
      Aita Jainkoari,
      argian, santuen oinorde-lagun
      egin gaituanari.

Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
      eta bere Seme maitearen
      erreinura aldatu.
      Honexengan dogu erospena,
      Honexengan pekatuen parkamena.

Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
      sorkari guztietan lehen-semea.
      Beronen bidez dira-ta eginak
      gauza guztiak,
      zeru-lurretakoak, agiri diranak
      eta ez diranak:
      Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
      gauza guztiak Beraren bidez
      eta Berarentzat dira eginak.

Diran guztiak baino lehenago da Bera,
      eta guztiek diraute Berarengan.
      Gorputzaren buru ere Bera da,
      Eleizaren buru, alegia.
      Bera da hasiera,
      hilen arteko lehen-semea,
      diran guztietan
      Bera izan dadin lehenengoa.

Jainkoaren gogoko izan da-ta
      betearen betea Harengan egotea,
      eta Haren bidez, gauza guztiak
      Berekin adiskidetzea;
      Haren kurutzeko odolaz
      bakeak eginik,
      zeru-lurretan diran guztiekin.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Ikusi dabe nire begiok Zugandiko salbazinoa, herri guztien aurrean ipini dozuna.

 

Jainkoaren hitza

1 Kor 15, 9-10

        Gure abade nagusia ez da gure makaltasunaz errukitu ezin daitekean nonor, gure antzera gauza guztietan aztertua baino, baina pekatutik garbi. Goazen, ba, uste osoz, graziaren aulkira; errukia jadetsi, eta behar orduko laguntza emongo deuskun mesedea aurkitu daigun.

 

Galderantzuna 

V/.  Ezagutuazo dau Jaunak, * Beragandiko garaipena.
R/.  Ezagutuazo dau Jaunak, * Beragandiko garaipena.

V/.  Herri guztien aurrean ipini dauana.
R/.  Beragandiko garaipena. 

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Ezagutuazo dau Jaunak, * Beragandiko garaipena.


Magn. ant.
Gaur aurkeztu eban Maria Birjinak Jesus umea jauretxean; eta Simeonek, Espiritu Santuaz beterik, besoetan hartu eta Jainkoa bedeinkatu eban.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gaur aurkeztu eban Maria Birjinak Jesus umea jauretxean; eta Simeonek, Espiritu Santuaz beterik, besoetan hartu eta Jainkoa bedeinkatu eban.

 

Eskariak

      Gurtu daigun gure Salbatzailea, gaurko egunez jauretxean aurkeztua, eta eskatu deiogun:

Ikusi daiela, Jauna, gure begiek zure salbamena.

      —Herrialdeak argitzeko argi-zuzi zaran Kristo, * argitu eizuz, ezagutzen ez zaituen guztiak, egiazko Jainkoa sinistu daien.

         —Zure herri Israelen aintza zaran gure Salbatzailea, * goratu eizu zure Eleizea herrialde guztietan.

         —Jesus, herri guztiek irrikatua, Simeon zintzoaren begiek Zeugan ikusi eben eta ezagutu guztion salbazinoa, * erakarri eizuz gizon-emakume guztiak zure salbazinora.

         —Jauna, jauretxean aurkeztua izan zinanean, oinaze-ezpata agindu jakon Maria gure amari: * sendotu eizuz, zure zerbitzuagaitik erasotuak.

         —Kristo, santuen zoriona, Simeonek hil-aurretik ikusia, berak nahi bezala: * agertu zakiez, hil-eta gero Zu ikusi gabe dagozan guztiei.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Jainko ahalguztidun betikoa, zure Seme bakarra, geurea lango giza-izatez jantzirik, aurkeztua izan zan Jerusalemgo jauretxean; egizu, geu ere bihotzez garbi aurkeztuak izan gaitezala zure aurrean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

 

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...