Jorrailaren 29
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
ZORIONEKO
ZERA, BIRJINA
Zorioneko zera, birjina,
hainbat jenderen artean.
Esna aurkitu zintuen Jaunak
eztaietako gauean.
Ongi-etorri egin zenion
krisailu piztuz atean.
Zer abegia egin zizuna!
Hurbil zitzaizun maiteki;
emaztetako hartu zintuen;
birjina zuhur izaki.
Zurekin egin zuen elkartez
berea zaitu biziki.
Jesu Kristoren mirabe zintzo,
erakus guri bizitzen;
lagun eiguzu, zure otoitzez,
arrisku oro gainditzen;
beharretan den urko laguna
bihotz zabalez serbitzen.
Birjinen buru zeran Maria,
entzun gaitzazu zuk ere:
jar gaitezela dagokigunez
jatortasunaren alde,
zeruarekin har-emanetan
gizonarekin lankide.
Eskerrak Zuri, Hirutasuna,
mila bider ospe Zuri.
Birjina honen argaltasunak
zure indarra dagerki.
Kristauok pozten gaituen jai hau
zure aintzarako bedi.
1
Ant. Zurea
baino ez dot izan nahi; Zeugana nator, krisailu dirdaitsua eskuan, alleluia.
Sal
121
Ha
bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen
uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu
eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire
anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Zurea
baino ez dot izan nahi; Zeugana nator, krisailu dirdaitsua eskuan, alleluia.
2
Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; eurok ikusiko dabe-ta Jainkoa, alleluia.
126
Salmoa
Etxea
Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik
jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain
zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu,
gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; eurok ikusiko dabe-ta Jainkoa, alleluia.
3
Ant. Sendo
dago nire arimea; Kristo dot oinarri, alleluia.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Sendo
dago nire arimea; Kristo dot oinarri, alleluia.
Jainkoaren hitza
1 Kor
7, 32. 34
Ezkongeak Jaunaren gauzetan dau ardurea,
Jaunari nondik atsegin emongo; emakume senargabeak eta neskatxak Jaunaren
gauzetan dau ardurea, gorputz eta arima Berarentzat izateko.
Galderantzuna
V/. Erregenera
dakarrez neskatxak, pozik eta alai dakarrez. * Alleluia, alleluia.
R/. Erregenera
dakarrez neskatxak, pozik eta alai dakarrez. * Alleluia, alleluia.
V/. Sartzen
dira erregearen jauregira.
R/. Alleluia,
alleluia.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Erregenera
dakarrez neskatxak, pozik eta alai dakarrez. * Alleluia, alleluia.
Magn. ant. Katalina santuak, nahinon eta beti,
bilatzen eban Jainkoa eta aurkitzen; eta Harekin bat eginik bizi zan
maitasunaren bidez, alleluia.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Katalina santuak, nahinon eta beti, bilatzen eban
Jainkoa eta aurkitzen; eta Harekin bat eginik bizi zan maitasunaren bidez,
alleluia.
Eskariak
Gores
dezagun Kristo, zeruetako erreinuagatik artzen den birjintasuna goratu zuena,
eta eska dezaiogun:
Jesus,
birjinen errege, entzun gaizuz.
—Kristo, senar maitale bakar, Eleiza garbia eta errugabea aukeratu dozu zure
emaztetzat; * egizu, zure Eleizeak iraun daiala beti erru barik eta santu.
—Kristo, neskatxa zintzoek bidera urten eutsuen
krisailuekin; * ez itzi amaitzen leialtasun-orioa, Zuri eskeinitakoen
krisailuetan.
—Jauna, birjina dan Eleizeak Zuganako
leialtasun osoa eta garbia zaindu dau; * emoiezu kristinau guztiei sinismen
osoa eta garbia.
—Jauna, zure herria santa Katalinaren
jaiaz poztutzen da; * egizu, beraren bitartekotzaz ere poztu daitela beti.
—Neskatxa zintzoak eztegu-mahaian hartu zenduzan;
* hartu eizuz hildako guztiak zeruko mahaian.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zure maitasunaren su bizia emon zeutsan Sienako Katalina birjina eta eleiz-irakasle santuari, zure Semearen nekaldia gogoz hausnartzeko, eta Eleizaren zerbitzari adoretsu izateko; egizu, haren otoitzez, Kristoren heriotzan bat eginik bizi izan gaitezala, Haren aintza agertzean, pozez bete gaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.