26_09

0722_Santa Maria Magdalena

Garagarrilaren 22

BEZPERAK

Agurra

V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

EMAKUME JATORRAK

Emakume jatorrak 
Jauna du itxaropen,
Jauna bere kemen.

Ez du lurrean senarrik,
ez eta beste gauzarik;
itxaropena bakarrik.

Barrunbea du esitzen,
eta gordean ipintzen;
Jainkoak du maite-mintzen.

Bere eraztuna maiteki,
opaldu dio Jaunari,
zin hitza ere eskaini.

Jaunarenean du etxe,
argia du beti gorde;
Kristo etorri-zai erne.

Pobreak ditu mahaikide,
txiroak bere senide,
denentzako da pozbide.

Zabalik dauka bihotza,
hildakoentzat oroitza,
bizien alde bizitza.

On egitea gogoko,
dena zuen bestentzako,
bere penak beretzako.

On bihurtu du bidea,
otoitz-giro nahigabea,
uste on bakardadea.

Aintzaz zuen Jaunak jantzi,
emaztetzat ederretsi,
birjina zuhur izaki.

 
Salmoak

1 Ant. Jesusek esan eutson Mariari: Zer dozu negarrez emakume? Noren bila zabilz?

121 Salmoa

Ha bai poza nirea, esan eustenean:
      «Bagoaz Jaunaren etxera».
      Oraintxe heldu dira gure oinak,
      Jerusalem, zure atarira.

Jerusalen uri lez da jasoa.
      dan-dana batean batua.
      Leinuak, Jaunaren leinuak,
      bertara igoten dabe,
      Israelen lege danez
      Jaunaren izena ospatzera.
      Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
      Davideneko mahaia.

Eskatu eizuez Jerusalementzat
      bakerako diranak:
      «Lasai bizi bitez
      Zu maite zaituenak.
      Izan bedi bake zure harresietan,
      lasaitasun zure jauregietan».

Nire anaien eta lagunen aldera,
      hauxe dinot: «bakea zurekin».
      Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
      maite dodalako,
      ondasunak opa ditut zuretzako.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Jesusek esan eutson Mariari: Zer dozu negarrez emakume? Noren bila zabilz?

 

2 Ant. Eroan egin dabe nire Jauna, eta ez dakit non ipini daben.

126 Salmoa

Etxea Jaunak ez bada jasoa,
      etxegileek alperrik dihardue.
      Jaunak zaintzen ez badau uria,
      uri-zainak alperrik dihardu.

Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
      berandu ohean etzun
      eta neke-ogia jatea:
      Jaunak emoten deutse-ta ogia
      bere maiteei, lo dagozala!

Hain zuzen,
      Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
      sari dira sabel seme-alabak.
      Gudari-eskuan gezia lez,
      gazte aroko semeak hala.

Dohatsu, gezi-ontzia
      hareekin bete daikena,
      ezin daiteke lotsatu etsaiekin
      atean auzitan diharduala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Eroan egin dabe nire Jauna, eta ez dakit non ipini daben.

 

3 Ant. Jesusek esan eutson: Maria! Eta honek, bihurturik, holan esan eutson bere hizkuntzan: Rabbuni, hau da, Maisu!

         Kantika Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Kantu barri bat kantatzen ziharduen santuek Jainkoaren eta Bildotsaren aurrean, eta hareen ahotsaren oihartzunak bete egiten eban lurra.

 

Jainkoaren hitza

Erm 8, 28-30

        Badakigu, gauza guztiek onerako diharduela, Jainkoa maite dabenentzat, Haren erabagiz deituentzat. Izan be, Jainkoak aurrez ezagutu ebazanak, aukeratu be egin ebazan, bere Semearen irudiko izan eitezan; Hau senide askoren artean lehen-seme izan eiten. Aurrez aukeratu ebazanak, deitu ere egin ebazan; deituei, barriz, bere zuzentasuna emon eutsen; eta zuzen-eginak, aintzaz bete ebazan.

 

Galderantzuna 

V/. Ez negarrik egin, Maria, * biztu da Jauna hilen artetik.
R/. Ez negarrik egin, Maria, * biztu da Jauna hilen artetik.

V/. Zoaz nere senideetara eta esaiezu.
R/. Biztu da Jauna hilen artetik. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Ez negarrik egin, Maria, * biztu da Jauna hilen artetik.


Magn. ant.
Joan zan Maria Magdalena, eta barri emon eutsen ikasleei: Jauna ikusi dot, alleluia.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Joan zan Maria Magdalena, eta barri emon eutsen ikasleei: Jauna ikusi dot, alleluia.

 

Eskariak

      Senideok, emakume santu guztiekin autortu daigun Salbatzailea, eta eskatu deiogun:

Izan gogoan, Jauna, zure Eleizea.

    —Jesus Jauna, emakume pekatariari, asko maitatu ebalako asko parkatu zeutsana, * parkatu guri ere, pekatu asko egin dogu-ta.

    —Jesus Jauna, emakume santuak bidean zerbitzari izaten zenduzana; * egizu, zure urratsei jarraitu deiegula.

    —Jesus Jauna, irakasle ona, Marta, zerbitzari, eta Maria entzule izan zenduzana, * egizu, fedean eta maitasunean zerbidu deizugula.

    —Jesus Jauna, zure nahia beteten daben guztiak, zure anaia, arreba eta ama egiten dituzuna, * hitzez eta egitez bete daigula guztiok Zuri atsegin jatzuna.

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

        Jainko Jauna, Maria Magdalena aukeratu eban zure Seme maiteak, bere berbiztearen barri pozgarria emon eien Apostoluei; iguzu, Jesu Kristo berbiztuaren barri emon daigula, eta egunen baten Kristoren lagun izan gaitezala zeruetako erreinuan. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi ta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...