Bagilaren 24
I. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
ZUEK
ZERATE MUNDUAN ARGI
Zuek
zerate munduan argi,
lurrean gatz bizigarri.
Mendi-gainean hiri dirdaitsu,
ore berrian azkarri.
Zuek
zerate mahats-aihenak;
Ni, berriz, mahatsondoa.
Aitak inausi-aihenak dakar
mahats-biltze oparoa.
Zuek
zerate gertu dagoen
erresumako ondasun,
itaitzean zut iraungo duten
hamabi mila seiludun.
Garbi
ta pobre zeratenona
bai bide zoriontsua,
zuena bait da bortxaz bakarrik
irixten den erreinua!
Salmoak
1
Ant. Isabelek
gizon handi bat sortu eban Zakariasengandik: Joan Bataiatzailea, Jaunaren
aurrelaria.
112
Salmoa
Jaunaren
morroiak, goretsi eizue,
Jaunaren izena goretsi eizue.
Jaunaren izena
bedeinkatua izan bedi,
orain eta gizaldiz gizaldi.
Eguzkia sortu-lekutik sartzen danera,
goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Jauna
garai dago herri guztien aldean,
Haren ospea ortziaren ganean.
Nor da Jauna,
gure Jainkoa, hainakorik?
Goian jesarrita dago;
eta begia jaitsiten dau
zeru eta lurreraino.
Jasoten
dau dohakabea hautsetatik,
ataraten behartsua sats artetik;
jesarriazo daian nagusiekin,
bere herriaren nagusiekin.
Agor zana biziazoten dau etxean,
seme-alaben ama eginik pozetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Isabelek
gizon handi bat sortu eban Zakariasengandik: Joan Bataiatzailea, Jaunaren
aurrelaria.
2
Ant. Zahar
eta agorraren sabeletik jaio zan Joan, Jaunaren aurrelaria.
145
Salmoa
Goretsi
eizu Jauna, ene barrua,
goretsiko dot Jauna bizi nazan artean,
eresi egingo deutsat Jainkoari ni nazan artean.
Itxaropenik
ez ipini nagusiengan,
salbamenik ez dakarren gizonagan.
Arnasa galtzean hauts bihurtuko da,
orduan desegingo dira haren asmoak.
Bai
dohatsu, Jakoben Jainkoa lagun dauana,
Jaunagan, bere Jainkoagan, uste on jarri dauana.
Bera da, zerua ta lurra,
itsasoa eta han dagozan guztiak egin dauzana.
Leiala
da betiren beti,
emoten deutse, eskubidea zapalduei,
ogia, gose diranei.
Atxilotuak
Jaunak askatzen ditu,
itsuen begiak Jaunak argitzen ditu.
Konkor dagozanak Jaunak dauz zutunduazoten,
zintzoak Jaunak ditu maitatzen.
Arrotzak
Jaunak ditu zaintzen,
umezurtz eta alargunak laguntzen,
eta gaiztoen asmoak eragozten.
Errege
izango da Jauna sekuletan,
zure Jainkoa, Sion, menderen mendeetan.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zahar
eta agorraren sabeletik jaio zan Joan, Jaunaren aurrelaria.
3
Ant. Ez
da sortu amaren semerik inor, Joan Bataiatzailea baino handiagorik.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme
honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere
nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Ez
da sortu amaren semerik inor, Joan Bataiatzailea baino handiagorik.
Jainkoaren hitza
Kol
1, 3b-6a
Emondako berbearen arabera, Dabiden hazitik
atara eutson Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus. Berau etorri baino lehen,
Joanek bihotz-barritzeko bateoa iragarri eutson Israel-herri osoari. Eta bere
bizia amaitzera joianean, holan inoan Joanek: «Ez naz ni zuek uste dozuena;
badator nire ondoren beste bat, eta ni ez naz inor Haren oinetakoak askatzeko
ere!»
Galderantzuna
V/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
R/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
V/. Neure
ondoren dator, ni baino lehenagotik zana.
R/. Zuzendu
Haren bide-zidorrak.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
Magn. ant. Zakarias jauretxean sartu zanean,
Gabriel aingerua agertu jakon, zutunik, intzentsu-altarearen eskoi aldean.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zakarias jauretxean sartu zanean, Gabriel aingerua
agertu jakon, zutunik, intzentsu-altarearen eskoi aldean.
Eskariak
Etortekoa zan Kristoren erreinua gizakiei adierazteko Joan Bataiatzailea
aukeratu eban Jainkoari pozez egin deiogun dei, esanez:
Zuzendu
eizuz, Jauna, gure oinok bake-bidean.
—Zure Semearen bideak prestatzeko, Joan bere amaren sabeletik deitu zenduan; *
egiguzu dei, Jauna, jarraitu deizugun, ha zure aurretik ibili zan lez.
—Joan Bateatzaileari Jainkoaren Bildotsa
ezagutzeko bidea emon zeutson lez, egizu erakutsi daiala Ha bere Eleizeak, *
eta gaurko gizakiek ezagutu daiela.
—Joan jatsitea eta Kristok igotea erabagi
zendun Jauna, * irakatsi eiguzu besteei amore emoten, Zu agertu zaitezan.
—Jauna, Zuk nahi izan zendun, Joanek
zuzentasunaren alde lan egitea odol-isurteraino; * egin gaizuz zure egiaren
testigu eta lekuko.
—Gogoan izan, mundu honetatik joan diran
guztiak; * hartu eizuz argi ta bake-lekuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Egizu,
Jainko ahalguztiduna, zure familia salbameneko bidetik ibili daitela; Joan
Bataiatzailearen deiari jarraituz, pozez heldu daiten, harek aurretik erakutsi eban
zure Seme Jesu Kristo gure Jaunagana. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.