Garagarrilaren 31
II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
JESU KRISTO
Jesukristo denak baino
zenuen zuk maiteago:
Haren alde hiltzeraino
egun oroz eman gogo.
Kristok duen maitasuna
bait zeneukan bihotzean,
ageri zen zein den ona
zu bizitzen ikustean.
Zenbat otoitz eta gudu
egin duzun Kristorekin,
berri ona munduz mundu
zabal eta finka dadin.
Jainkoaren nahiari
atxikia zinabiltzan,
Kristo denen zerbitzari
zugan dadin orain izan.
Dena fede, dena bihotz,
dena zinen Jaunarena:
ez zeneukan sekulan hotz
entzutean jendeen pena.
Sinisteaz joan zaren
zeru hartan egin kantu:
Espiritu Santuaren
garrak zaitu Jainkoratu.
Ospe Zuri, Jainko Aita!
Agur, ospe, Kristo Jauna!
Barneko Suz gu pitz eta
gaiten denak Zuengana.
Salmoak
1
Ant. Lurrean
sua jartera etorri naz, eta nahiago neuke daborduko sutan balego!
14 Salmoa
Jauna, nor
dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari
esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek egiten
dituana,
ez da kolokatuko sekulan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Lurrean
sua jartera etorri naz, eta nahiago neuke daborduko sutan balego!
2
Ant. Nik
bialduko zaitudan guztietara joango zara; eta Nik agindutako dana esango dozu
—dino Jaunak—.
111 Salmoa
Dohatsu,
Jaunaren bildur dan gizona,
Haren aginduak oso maite dituana.
Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
zintzoen ondorengoa onetsia.
Haren etxean
onak eta ondasunak,
beti iraungo dau haren zabaltasunak.
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
onbera da, errukitsua ta zuzena.
Zorionekoa,
errukitu eta emon
egiten dauan gizona,
bere gauzak
zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.
Barri txarrak
ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza
Jaunagan itxaroten.
Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
bere etsaiak lotsaz ikusi arte.
Zabaltzen
deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da
haren esku-zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.
Hau ikusiz
gaiztoa sumindu egingo da,
haginen karraskaz agortuko,
gaiztoen guraria ez da jazoko.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nik
bialduko zaitudan guztietara joango zara; eta Nik agindutako dana esango dozu
—dino Jaunak—.
3
Ant. Agindu
barri bat emoten deutsuet: Maitatu eizue alkar, Neuk maite izan zaituedan lez.
Kantika: Apk 15, 3-4
Jauna, Jainko
ahalguztiduna,
Handiak eta harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da
izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Agindu
barri bat emoten deutsuet: Maitatu eiue alkar, Neuk maite izan zaituedan lez.
Jainkoaren hitza
1 Jn 4, 20-21
«Maite dot Jainkoa nik» esaten badau nonork,
eta bere senidea gorroto izan, guzurtia da; ikusten dauan senidea maite ez dauanak,
ezin dau maitatu ikusten ez dauan Jainkoa. Eta Harengandik agindu hauxe hartu dogu,
izan be: Jainkoa maite dauanak maitatu daiala bere senidea be.
Galderantzuna
V/. Honetantxe
ezagutuko dabe guztiek, * neure ikasleak zareela.
R/. Honetantxe
ezagutuko dabe guztiek, * neure ikasleak zareela.
V/. Alkar
maite badozue.
R/. Neure
ikasleak zareela.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Honetantxe
ezagutuko dabe guztiek, * neure ikasleak zareela.
Magn. ant. Inazio doneak Egilea maite izan eban
eginak diran guztietan, eta guztiok Egileagan maite izan ebazan, Haren
jainkozko nahi santuaren arabera.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Inazio doneak Egilea maite izan eban eginak diran
guztietan, eta guztiok Egileagan maite izan ebazan, Haren jainkozko nahi
santuaren arabera.
Eskariak
Jainko gure Salbatzaile, zure zerbitzari
zintzo San Inazioren eguna ospatzean, entzun eizuz gure eskariak:
Hain
handi eta eder zaitugulako.
—Jainko
gure Salbatzaile, egizu, gizaki guztiek ezagutu zaiezala, batez ere behartsuek
eta gaixo, nekeetan edo baztertuak aurkitzen diranek: Hain handi...
—Jainko
gure Salbatzaile, agertu zakioz munduari Eleizaren bitartez: ...
—Jainko
gure Salbatzaile, gozatu eizuz zure maitasunez gizon-emakumeen hartu-emonak:
munduko nazino-artekoak, bizibide eta langintza guztietako gizakien artekoak,
eta batez ere familia artekoak: ...
—Jainko
gure Salbatzaile, erabili eizu gure zerbitzua gizakien salbazinorako: ...
—Jainko
gure Salbatzaile, eroan eizuz betiko zorionera hildako gure senide guztiak: ...
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, zure izenaren aintza gero ta gehiago zabaltzeko emon zeutson Eleizeari, Loiolako
Inazio apaiz santua; iguzu, ha lagun eta ejenplu dogula gudukaturik lur honetan,
haregaz parte izan daigula zeruko zorionean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.