Urriaren 12
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
AMA ZERA TA BIRJINA
Ama zera ta Birjina,
Jesusen Ama Maria;
agur Zuri, agur ta erdi,
sortzetik garbi-garbia.
Egilearen alaba,
ama zaitu Egileak:
zure sabela izan du
sorleku Jainko-Semeak.
Espiritu Santuaren
egitez sortu zenduan:
geroztik dago gurekin
Jainko-Semea munduan.
Jesus sortzean, Harekin
gu ere sortu gintuzun:
ama zaitugu; Jesusek
gurutzetik esan zigun.
Zaitzagun mundu beltzean
gure begientzat izar;
zaitzagun mundu gaiztoan
gure bihotzentzat indar.
Aintza Jaungoiko Aitari,
aintza Seme Jainkoari,
aintza, biokin batean,
Espiritu Santuari. Amen.
1 Ant. Bedeinkatua
zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
Sal 121
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bedeinkatua
zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
2 Ant. Hona
hemen ni, Jaunaren mirabea; jazo bekit, zeuk dinozun lez.
126 Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik
jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Hona
hemen ni, Jaunaren mirabea; jazo bekit, zeuk dinozun lez.
3 Ant. Dohatsu
deituko deuste gizaldi guztiek.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta
beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Dohatsu
deituko deuste gizaldi guztiek.
Jainkoaren hitza
Ga 4, 4-7
Senideok:
Sasoia heldu zanean, bere Semea bialdu eban Jainkoak, emakumeengandik jaioa,
Legepeko egina, Legepean egozanak erostera, guk seme-alaba ordetza hartu gengian.
Eta seme-alaba zareelako, bere Semearen Espiritua bialdu dau Jainkoak zuen bihotzetara,
Abba! Aita! deika diharduana. Beraz, gehiago ez zara morroi, seme-alaba baino,
eta seme-alaba bazara, baita oinordeko ere, Jainkoari esker.
Galderantzuna
V/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
V/. Bedeinkatua
zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko frutua.
R/. Jauna
zurekin.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Poztu
zaitez, Maria, graziaz bete hori, * Jauna zurekin.
Magn. ant. Pillareko Maria
Birjina, bide-erakusle, itxaropen-zutabe, biziaren argi.
Lk 1,
46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pillareko Maria
Birjina, bide-erakusle, itxaropen-zutabe, biziaren argi.
Eskariak
Maria Birjinaren bitartez, eskatu daigun
Jainkoaren errukia, esanez:
Pillareko Ama,
otoitz gure alde.
—Jainko ahalguztiduna, emon zure Eleizeari
batasuna, * bakea eta Mariarekin otoitzean irautea.
—Maria Elizaren Ama egin duzun Jauna, * egizu,
agintari guztiak ahalegindu daitezala, zure herri santuarentzat gorputz-arimetako
aurrerapena jadesten.
—Maria graziaren eta errukiaren ama egin dozun
Jauna, * emon nahigabetu guztiei, ama horren maitasunari darion atsegina eta
alaitasuna.
—Maria zeruko Erregina egin dozun Jauna, *
egizu, hildakoak santuekin batera poztu daitezala zure erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aspaldidanik
deitzen deutsoe zure Semearen Amari, Pillareko Maria Birjinaren izenez, eta Zuk
zure babespean hartzen dozuz holan otoitz egiten deutsuenak; egizu, haren
laguntzaz, sinismenean zintzo izan gaitezala, itxaropenean sendo eta
maitasunean iraunkor. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.