Urriaren 18
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/. Kristo berpiztuaren lekuko
zaretenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1
Ant. Barri onaren serbitzari egina izan naz ni, Jainkoak
bere indarren eraginez emon deustan graziaz.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Barri
onaren serbitzari egina izan naz ni, Jainkoak bere indarren eraginez emon deustan
graziaz.
2 Ant.
Ebanjelioagaitik egiten dot guztia, barri on horretan neuk ere parte izan
daidan.
125 Salmoa
Jaunak Siongo
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ebanjelioagaitik
egiten dot guztia, barri on horretan neuk ere parte izan daidan.
3 Ant. Niri
grazia hau emon jat: jentilen artean iragartea Kristoren neurribako
aberastasunak.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Niri
grazia hau emon jat: jentilen artean iragartea Kristoren neurribako
aberastasunak.
Jainkoaren hitza
Kol 1, 3b-6a
Gure
otoitzetan beti dihardugu eskerrak emoten Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren
Aitari, izan dogu-ta Jesu Kristogan dozuen fedearen, eta fededun guztientzat
dozuen maitasunaren barri. Jainkoak zeruetan zuentzat gordeta daukanaren
itxaropenak indar emoten deutsue horretarako: zuengana barri ona, egiaren
barria, lehenengo aldiz etorri zanetik ezagutzen dozuen itxaropenak. Barri on
hori handitzen doa lur osoan eta frutu emoten.
Galderantzuna
V/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
V/. Haren
mirariak herri guztietan.
R/. Atzerrietan.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
Magn. ant. Zorionekoa Lukas ebanjelaria:
Kristoren errukiaren barri ona zabaldu ebalako, Eleiza osoan goraldua izatea
merezi dauana.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoa Lukas ebanjelaria:
Kristoren errukiaren barri ona zabaldu ebalako, Eleiza osoan goraldua izatea
merezi dauana.
Eskariak
Egin deiogun otoitz argien Aita dan Jainkoari, Harek barri onaren bitartez
deitu gaitu-ta, sinismenaren argira, eta bere herriaren alde otoitz egin deiogun,
esanez:
Izan gogoan,
Jauna, zure Eleiza.
—Zuk, Jauna, Artzain handia dan, zure Semea hilen artetik atara zenduan; * egizu, Haren autorle izan gaitezala
lurraren azken-mugaraino.
—Zuk, Jauna, zure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera; * lagundu
eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, behartsuenganako dozun maitasuna hitzez eta idatziez erakutsi eian
aukeratu zenduan Lukas ebanjelari santua; emoiezu, Kristoren izena pozez autortzen
dabenei, gogo-bihotzez bat izatea, eta munduko herrialde guztiak zure
salbamenera ekartea. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.