26_09

Hildako Fededunen Oroipena

Zemendiaren 2

BEZPERAK

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.

Goratzarrea

Hautsi zenuen /
infernuetan / den indarra:
Haren menpetik /
Zuk, otoi, Jauna, / gu atera.
Zu zeralako / jaitsi zena
ilunpetako / hilengana. 

Hildakoek han /
Zugandik hartu / zuten argi;
haien aurrean /
agertu zinen / ikusgarri. 

Guztiak Zuri /
goraka ziren / oihuz ari:
etorri zera, / Salbatzailea. /
Agur Zuri! 

Hildakoek han /
Zugandik hartu / zuten argi;
haien aurrean /
agertu zinen / ikusgarri. 

Beti betiko / zoriona
gure hileri / eman, Jauna.
Betiko argi / zabalean
zure argiak / argi ditzan
Zu zeralako / jaitsi zena
ilunpetako / hilengana. 

Hildakoek han /
Zugandik hartu / zuten argi;
haien aurrean /
agertu zinen / ikusgarri.


Salmoak

1 Ant. Jaunak zaintzen zaitu gatx guztietatik, Berak zaindu daiala zure bizia heriotzatik.

120 Salmoa

Begiok mendietara jasotzen nik:
      laguntza niri nondik?
      Jaunagandik nire laguntza,
      Harek zeru-lurrak egin ditu-ta.

Ez deutsu oina kolokan itziko,
      zure zaintzaileak
      ez dau lo-kukurik egingo.
      Israel zaintzen dagoana,
      ez dau lo-kukuak hartuko, ez loak.

Jauna da zure zaintzaile,
      Jauna dozu eskoi-aldetik gerizpe.
      Ez zaitu joko egunez eguzkiak,
      ez eta gauez ere ilargiak.

Jaunak jagongo zaitu gatx guztitik,
      zainduko zure bizia heriotzatik,
      Zure sartu-urtenak
      Jaunak zainduko ditu,
      oraindixik betiko.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Jaunak zaintzen zaitu gatx guztietatik, Berak zaindu daiala zure bizia heriotzatik.

 
2 Ant. Gure erruak gogoan badaukazuz, nor dagoke zutunik, Jauna?

129 Salmoa

Barru-barrutik dagizut oiu Zuri, Jauna,
      entzun, Jauna, nire berbaroa.
      Begoz erne zure belarriak,
      nire oihu eskarira.

Gure erruak
      gogoan badaukazuz, Jauna,
      nor dagoke zutunik, Jauna?
      Baina parkamena Zeugan daukazu,
      Zu begirunez zerbidu zaiguzan.

Jaunagan itxaroten nago,
      nere barrua
      Haren hitzaren zain dago.
      Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      nire gogoa Jaunaren zainago.

Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
      halantxe bego Israel Jaunaren zain.
      Jaunagan dago-ta errukia,
      Harengan askatasun ugaria;
      Berak itziko dau Israel askaturik
      egin dauzan hoben guztietatik.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Gure erruak gogoan badaukazuz, nor dagoke zutunik, Jauna?

 

3 Ant. Aitak, hilak biztu eta biziazoten dauzan lez, era bardinean Semeak ere biziazoten ditu gura dauzanak.

Kantika: Flp 2,6-11

Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
    bereko izanik,
    ez eutson gogor eutsi
    Jainkoarekin bardin izateari;
    bestetara, baino, bereaz hustu egin zan,
    morroi-izaera hartuz,
    eta beste edozein lez azalduz. 

Eta gizon lez agerturik,
    apaldu egin eban bere burua,
    menpeko eginez heriotzaraino,
    kurutzeko heriotzaraino. 

Horregaitik Jainkoak goratu egin eban,
    eta izen guztien gaineko izena
    emon eutson,
    Jesusen izenera
    belaun guztiak makurtu daitezan,
    zeruan, lurrean eta lurpean,
    eta mihin guztik autortu daian:
    Jesu Kristo Jauna da,
    Aita Jainkoaren aintzarako. 

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zure odolaz erosi gaituzu, Jainko Jauna, leinu eta hizkuntza, herri eta enda guztietatik; eta erreinu egin gaituzu gure Jainkoarentzat.

 

Jainkoaren hitza

1 Kor 15, 55-57

      Non da zure garaipena, heriotza? Non da zure eztena, heriotza? Heriotzaren eztena pekatua da; eta pekatuaren indarra, Legea. Eskerrak Jainkoari, garaipena emoten deuskulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez!
 

Galderantzuna 

V/. Zeugana batzen naz, Jauna, * ez naitela behin ere lotsatu.
R/. Zeugana batzen naz, Jauna, * ez naitela behin ere lotsatu.

V/. Jaunak bere oinorde hautatu zaitue.
R/. Ez naitela behin ere lotsatu. 

V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zeugana batzen naz, Jauna, * ez naitela behin ere lotsatu. 


Magn. ant.
Aitak emoten deustan guztia, Neugana etorriko da; eta Nigana datorrena ez dot kanpora botako.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Aitak emoten deustan guztia, Neugana etorriko da; eta Nigana datorrena ez dot kanpora botako.

 

Eskariak

      Badakigu, Jesu Kristo Jaunak gure gorputz ezerez hau aldatu eta bere gorputz aintzatsuaren antzeko egingo dauala; dei egin deiogun, ba, esanez:

Zeu zara, Jauna, gure bizia eta biztuera.

      —Kristo, Jainko biziaren Seme, Lazaro zure adiskidea biztu egin zenduan hilen artetik: * biztu eizuz betiko bizitzarako eta aintzarako, zure odol baliotsuaz erosi zenduzan hildakoak.

      —Kristo, nahigabetuen poz-emoile, Lazaroren, Naingo mutil gaztearen, eta Jairoren alabaren heriotzan, poztu egin zenduzan negarrez egozanak: *poztu eizuz orain, hildakoekaitik nahigabetan dagozan guztiak.

      —Kristo gure Salbatzaile, suntsitu eizu gure gorputz hilkor honetan, pekatuaren nagusitza; * eta egizu, pekatuaren sari heriotza irabazi genduanok,  betiko bizitza jadetsi daigula Zugan.

      —Kristo Salbatzaile, begitu errukitsu, Zu ezagutu barik itxaropenik ez dabenei; * eta emoiezu, berbiztean eta betiko bizitzan sinistea.

      —Itsuari, ikusmena emonez, Zu ikusteko zoriona emon zeutsan: * agertu zakiez, Zu oraindik ikusten ez zaituen hildakoei.

      —Mundu honetako haragizko gure bizilekua, azkenean, lur-joten lagaten dozun Jauna, * emoiguzu zeruan eskuz egindakoa ez dan betiko etxea.
 

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

 
Otoitza

      Bihotz onez entzun, Jauna, gure eskariak, eta sendoago egizu, arren, zure Seme hilen artetik biztuagan dogun fedea, gure senide hilak biztuko diran itxaropena ere sendoagoa izan daiten. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.


Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.

 

  

0829_Bateatzailearen martiritza

Agorrilaren 29 BEZPERAK Agurra V/.  Zatozkit lagun, ene Jainko. R/.  Jauna, zatoz laster ni laguntzera. V/.    Aintza Aitari eta Sem...