Bagilaren 24
II. BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
ZUEK
ZERATE MUNDUAN ARGI
Zuek
zerate munduan argi,
lurrean gatz bizigarri.
Mendi-gainean hiri dirdaitsu,
ore berrian azkarri.
Zuek
zerate mahats-aihenak;
Ni, berriz, mahatsondoa.
Aitak inausi-aihenak dakar
mahats-biltze oparoa.
Zuek
zerate gertu dagoen
erresumako ondasun,
itaitzean zut iraungo duten
hamabi mila seiludun.
Garbi
ta pobre zeratenona
bai bide zoriontsua,
zuena bait da bortxaz bakarrik
irixten den erreinua!
Salmoak
1
Ant. Agertu
zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena.
14
Salmoa
Jauna,
nor dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari
esker txarra emoten deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek
egiten dituana,
ez da kolokatuko sekulan.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Agertu
zan gizon bat, Jainkoak bialdua: Joan eban izena.
2
Ant. Egiari
autormen egitera etorri zan.
111
Salmoa
Dohatsu,
Jaunaren bildur dan gizona,
Haren aginduak oso maite dituana.
Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
zintzoen ondorengoa onetsia.
Haren
etxean onak eta ondasunak,
beti iraungo dau haren zabaltasunak.
Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
onbera da, errukitsua ta zuzena.
Zorionekoa,
errukitu eta emon
egiten dauan gizona,
bere gauzak
zuzen atontzen dituana.
Ez da koloka ibiliko behin ere,
haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.
Barri
txarrak ez dau bildurtzen,
bizkor dau bihotza
Jaunagan itxaroten.
Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
bere etsaiak lotsaz ikusi arte.
Zabaltzen
deutse eta emoten behartsuei,
beti irautekoa da
haren esku-zabala,
ospez jagiko da haren ahalmena.
Hau
ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
haginen karraskaz agortuko,
gaiztoen guraria ez da jazoko.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egiari
autormen egitera etorri zan.
3
Ant. Joan
argi-zuzi biztua eta distiratsua zan.
Kantika: Apk 15, 3-4
Jauna,
Jainko ahalguztiduna,
Handiak eta harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor
ez da izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Joan
argi-zuzi biztua eta distiratsua zan.
Jainkoaren hitza
Kol
1, 3b-6a
Emondako berbearen arabera, Dabiden hazitik
atara eutson Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus. Berau etorri baino lehen,
Joanek bihotz-barritzeko bateoa iragarri eutson Israel-herri osoari. Eta bere
bizia amaitzera joianean, holan inoan Joanek: «Ez naz ni zuek uste dozuena;
badator nire ondoren beste bat, eta ni ez naz inor Haren oinetakoak askatzeko
ere!»
Galderantzuna
V/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
R/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
V/. Neure
ondoren dator, ni baino lehenagotik zana.
R/. Zuzendu
Haren bide-zidorrak.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Urratu
eizue bidea Jaunarentzat, * zuzendu Haren bide-zidorrak.
Magn. ant. Jaio jakun umea, profeta baino gehiago
da; honentzat esan eban Salbatzaileak: Ez da sortu amaren semerik inor, Joan
Bataiatzailea baino handiagorik.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaio jakun umea, profeta baino gehiago da; honentzat
esan eban Salbatzaileak: Ez da sortu amaren semerik inor, Joan Bataiatzailea
baino handiagorik.
Eskariak
Etortekoa zan Kristoren erreinua gizakiei adierazteko Joan Bataiatzailea
aukeratu eban Jainkoari pozez egin deiogun dei, esanez:
Zuzendu
eizuz, Jauna, gure oinok bake-bidean.
—Zure Semearen bideak prestatzeko, Joan bere amaren sabeletik deitu zenduan; *
eiguzu dei, Jauna, jarraitu deizugun, ha zure aurretik ibili zan lez.
—Joan Bateatzaileari Jainkoaren Bildotsa
ezagutzeko bidea emon zeutson lez, egizu erakutsi daiala Ha bere Eleizeak, *
eta gaurko gizakiek ezagutu daiela.
—Joan jatsitea eta Kristok igotea erabagi
zendun Jauna, * irakatsi eiguzu besteei amore emoten, Zu agertu zaitezan.
—Jauna, Zuk nahi izan zendun, Joanek
zuzentasunaren alde lan egitea odol-isurteraino; * egin gaizuz zure egiaren
testigu eta lekuko.
—Gogoan izan, mundu honetatik joan diran
guztiak; * hartu eizuz argi ta bake-lekuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Egizu,
Jainko ahalguztiduna, zure familia salbameneko bidetik ibili daitela; Joan
Bataiatzailearen deiari jarraituz, pozez heldu daiten, harek aurretik erakutsi eban
zure Seme Jesu Kristo gure Jaunagana. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta
gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.