Garagarrilaren 04
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Jantzi ederrez, / palma-adarrez /
datozenok
egonak dira / oinaze-neke / saminetan.
Soin ta soineko / xahutu dituzte / ta apaindu
Jainko-Bildotsak / isuri-odol / oparotan.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Gose zirenok / ez dira inoiz /
gosetuko,
egarri izanok / ez dute izango / egarririk.
Ur biziz ditu / Jainko-Bildotsak / ase-bete,
Kristogan hilik / Kristogan daude / berpizturik.
Nor dira eta / nondik datoz,
zuriz jantzirik / ditugunok?
Negar-herritik / iritxi dira /
poz-lekura,
martiritzatik / atsedenera / dira heldu.
Bere eskuz die / Jaunak txukatzen / malko oro,
Kristo ikusteak / egiten ditu / zoriontsu.
Salmoak
1
Ant. Nigaz
etorri nahi dauanak, egin beio uko bere buruari, hartu bei bere kurutzea, eta
jarraitu beist.
114
Salmoa
Maite
dot Jauna, entzun dau-ta
nire eskariaren oihartzuna.
Bihurtu dau-ta nigana belarria,
dei egin deutsadan egunean.
Heriotza-lokarriek
inguratu ninduen,
Lezako hedeak ganeratu jatazan,
nahigabe ta larrialdian jausi
nintzan.
Deitu neban Jaunaren izena:
«Atara naizu bizirik, Jauna».
Onbera
da Jauna ta zintzoa,
errukitsua gure Jainkoa.
Jaunak gizajoak zaintzen ditu,
dohakabe nintzan
eta salbau nindun.
Ene
gogoa, bihurtu zaitez atsedenera,
Jaunak onez bete zaitu-ta.
Atara dau-ta nire bizia heriotzatik,
begiok malkotik, oinok jaustetik.
Ibiliko
naz Jaunaren aurrean,
bizien lurrean.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Nigaz
etorri nahi dauanak, egin beio uko bere buruari, hartu bei bere kurutzea, eta
jarraitu beist.
2
Ant. Nire
zerbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak.
115
Salmoa
«Ni
bai dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer
bihurtuko deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nire
zerbitzari egiten dana, goratu egingo dau nire Aitak.
3
Ant. Bere
bizia Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza,
ospea ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua
hartzeko eta siluak urratzeko
bazara nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta
abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra
ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant.
Bere
bizia Nigatik galtzen dauanak, betiko gordeko dau.
Jainkoaren hitza
1 Pe
4, 13-14
Poztu
zaiteze, nekeetan Kristoren lagun zareenean; Haren aintza agertu daitenean ere,
pozez gainezka egon zaitezen. Zorionekoak zuek, kristinau izateagaitik
madarikatzen bazaitue; horrek aintzaren Espiritua, Jainkoaren Espiritua, zeuengan
dagoala esan gura dau-ta.
Galderantzuna
V/. Aztertu
gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
R/. Aztertu
gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
V/. Sutan
aztertu gaituzu zilararen antzera.
R/. Baina
emon deuskuzu atsedena.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Aztertu
gaituzu gure Jainko, * baina emon deuskuzu atsedena.
Magn. ant. Santuek Jainkoaren erreinuan dauke euren
bizilekua, eta hantxe aurkitu dabe betiko atsedena.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Santuek Jainkoaren erreinuan dauke euren bizilekua,
eta hantxe aurkitu dabe betiko atsedena.
Eskariak
Martiri erregeak, azken-afarian bere bizia eskeini eta kurutzean emon eban ordu
berean, eskerrak emon deioguzan Berari, esanez:
Goresten
zaitugu, Jauna.
—Gure Salbatzaile, martiri guztien lehenengo eta eredu, azkeneraino maitatu
gaituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.
—Pekatari guztiak damura eta bizitzaren
sarira deitzen dituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.
—Itun barri eta betikoaren odola,
pekatuen parkamenerako isuria, Eleizaren eskuetan jarri dozulako: Goresten
zaitugu, Jauna.
—Egun honetan zure graziari esker
sinismenean iraun dogulako: Goresten zaitugu, Jauna.
—Gaur gure senide asko zure heriotzan
bat egin dituzulako: Goresten zaitugu, Jauna.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko
Jauna, Balentin Berriotxoa gotzain eta martiri santuari adore handia emon zeutson
zure izena autortzeko; egizu, haren garaipenaz lur honetan poztutzen garanok, beragaz
zoriontsu izan gaitezala zeruan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi ta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.