Otsailaren 22
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/.
Kristo berpiztuaren lekuko zaretenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1 Ant. Pedro,
maite nozu? Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana. Zaindu eizuz nire ardiak.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pedro,
maite nozu? Bai, Jauna, Zuk badakizu maite zaitudana. Zaindu eizuz nire ardiak.
2 Ant. Pedro
giltzapean ondo zainduta euken bitartean, Eleizeak etengabe ziharduan Jainkoari
otoitzean haren alde.
125 Salmoa
Jaunak Siongo
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pedro
giltzapean ondo zainduta euken bitartean, Eleizeak etengabe ziharduan Jainkoari
otoitzean haren alde.
3 Ant. Zu
Harria zara; eta harri horren gainean eregiko dot Nik nire eleizea.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zu
Harria zara; eta harri horren gainean eregiko dot Nik nire eleizea.
Jainkoaren hitza
1 Pe 1, 3-5
Bedeinkatua
Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, bere erruki handiz, barriro sortu gaitu-ta
itxaropen bizirako, Jesu Kristoren hilen artetiko biztueraren bidez, ustelik,
lohirik eta zimelik bakoa dan ondarerako; hau zeruetan jasota dago-ta zuentzat.
Jainkoaren indarrak iraunazoten deutsue sinismenean, azken-aldian agertzekoa dan
salbamenerako.
Galderantzuna
V/. Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
R/. Zabaldu Jaunaren ospea * atzerrietan.
V/. Haren mirariak herri guztietan.
R/. Atzerrietan.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Zabaldu Jaunaren ospea *
atzerrietan.
Magn. ant. Ardien artzaina zara zu, Apostoluen
buru; zeuri emon jatzuz zeruetako erreinuaren giltzak.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ardien
artzaina zara zu, Apostoluen buru; zeuri emon jatzuz zeruetako erreinuaren
giltzak.
Eskariak
Senideok, Apostoluak oinarri doguzala, eskatu deiogun Aita ahalguztidunari bere
herriaren alde, esanez:
Izan gogoan,
Jauna, zure Eleiza.
—Aita, zure Semea hilen artetik biztu zanean, lehenik Apostoluei agertzea nahi
izan zendun: * egin gaizuz Kristoren testigu munduaren azken-mugetaraino.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera: *
lagundu eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Pedro Apostoluaren sinismen-aitormenaren harkatx-ganean oinarritu zenduan, Jauna, zure Eleizea; iguzu, arren, ezelango arriskuk ez gaizala dardaratuazo zure sinismenean. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.