Urriaren 28
BEZPERAK
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
Goratzarrea
R/. Kristo berpiztuaren lekuko
zaretenok,
zaindu Jainko-herria
fedean eta batasunean.
Gure fedea eri denean,
nora jo, zuengana ezik?
Zuek zaituztegu lekuko eta zaintzaile.
Zuek hotsegin duzue askatasunez
hasieran bazena,
zeuron begiz ikusia,
eta zeuron eskuz ukitua:
Biziaren hitza.
Gure kezkak eta esperantzak,
non bakerik, zuengan ezik?
Zuek zaituztegu Elizaren oinarri,
zuek ikusi duzue berbiztua den Jauna,
zuek entzun Espiritua,
suz eta hitzez azaltzen
Kristoren misterioa,
betidanik Jainkoarengan
ezkutu zegoen misterioa.
1
Ant. Zuek Neugaz iraun dozue, nire estualdietan.
115 Salmoa
«Ni bai
dohakabe» ninoan arren,
baneukan itxaropen.
Hauxe esan neban nire larrialdian:
«Gizaki guztiak dira guzurtiak».
Zer bihurtuko
deutsat Jaunari,
emon deustazan guztiekaitik?
Salbazino-edontzia dot hartuko,
eta Jaunaren izena deituko.
Emongo
deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren
begietan balio handikoa
Haren zintzoen heriotza.
Zure morroi nozu ni, Jauna,
zure morroi eta
zure neskamearen semea,
askatu dozuz nire kateak.
Eskeiniko
deutsut gorets-oparia,
deituko dot, Jauna, zure izena.
Emongo deutsadaz Jaunari
zin egindakoak,
herri guztia begira dagoala.
Jaunaren etxeko atarian,
Jerusalem, zure erdian.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuek
Neugaz iraun dozue, nire estualdietan.
2 Ant. Ni
zuen artean zerbitzari lez nago.
125 Salmoa
Jaunak Siongo
atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan,
orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu,
Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han
joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ni
zuen artean zerbitzari lez nago.
3 Ant. Orain ez deutsuet morroi esaten, nire adiskide
baino, Aitagandik ikasi dodan guztia jakinazo deutsuet-eta zuei.
Kantika Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Orain ez deutsuet morroi esaten, nire adiskide
baino, Aitagandik ikasi dodan guztia jakinazo deutsuet-eta zuei.
Jainkoaren hitza
Ef 4, 11-13
Kristok Berak egin ditu batzuk apostolu, beste batzuk profeta, beste batzuk
ebanjelari, beste batzuk artzain eta irakasle, eleiztarrak euren
zerbitzu-lanetarako eratzeko, eta Kristoren gorputza eregiteko, guztiok
Jainkoaren Semearen sinistez eta ezagueraz bat izatera heldu arte, gizon heldu
izateraino —Kristoren adin beteko izateraino—.
Galderantzuna
V/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
V/. Haren
mirariak herri guztietan.
R/. Atzerrietan.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Zabaldu
Jaunaren ospea * atzerrietan.
Magn. ant. Gauza guztien erabarritzea etorri daitenean,
eta Gizonaren Semea bere aintza-aulkian jesarri, zuek ere hamabi aulkitan jesarriko
zaree, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau
nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu
deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren
indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gauza guztien erabarritzea etorri daitenean,
eta Gizonaren Semea bere aintza-aulkian jesarri, zuek ere hamabi aulkitan jesarriko
zaree, Israelgo hamabi leinuak epaitzeko.
Eskariak
Senideok, Apostoluak
oinarri doguzala, eskatu deiogun Aita ahalguztidunari bere herriaren alde,
esanez:
Izan gogoan,
Jauna, zure Eleiza.
—Aita, zure Semea hilen artetik biztu zanean, lehenik Apostoluei agertzea nahi
izan zendun: * egin gaizuz Kristoren testigu munduaren
azken-mugetaraino.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan behartsuei barri ona emotera: *
lagundu eiguzu, Ebanjelioa izaki guztiei iragarten.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan hitzaren hazia ereitera: * emoiguzu,
hitza neke artean ereiten dihardugunoi, pozetan jasotea uzta.
—Zuk, Jauna, zeure Semea bialdu zenduan mundua bere odolaz adiskidetzera
Zurekin: * egizu, guztiok guztiokin adiskidetzen ahalegindu gaitezala.
—Zuk, Jauna, zure Semea zeruetan zure eskoi aldean ipini zenduan: * hartu
eizuz hildakoak zorionaren erreinuan.
Gure
Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, Apostoluen irakatsiez
ekarri gaituzu zure izena ezagutzera; egizu, Simon eta Judas apostolu santuen
otoitzez, zure Eleizea gero eta gehiago zabaldu daitela, fededun barriak eroanez
Zugana. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta
Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.